Azken eguneratzea: 2010/11/09
Ardoaren inguruan duten ezagutza erakutsi behar dute jokalariek, modu dibertigarrian
'Cata Ciega' (ezkutuko dastatzea) jokoarekin ardoaren inguruko kultura zabaltzea du helburu upategiak.

Hiru motatako sei botila-ardo ditu jokoak: Caecus Joven, Caecus Crianza eta Caecus Reserva, bai eta botilen gainean jartzeko hiru estalki, sei dastatze-mantel, galdera-sorta bat eta horien erantzunak, eta dastatze-eskuliburu bat ere, jokalariek ardoaren inguruan duten ezagutza areagotzeko.
Dastatzea zuzendu, eta gonbidatuak (4-7 lagun) probatuko ditu joko-buruak; hala, hiru ardoak dastatu, eta mahastiei, ardogintza prozesuari, dastatzeari eta abarri buruzko galdera-sorta erantzungo dute jokalariek.
Botilak estalita egingo da dastatzea (etiketei esker ardoak bereizi ahal ez izateko), eta hiru ardoak desberdindu eta ahalik eta erantzun gehien asmatu behar dituzte. Dastatzean emaitza onena lortzen duenak irabaziko du, eta, berdinketarik egonez gero, erantzun gehien asmatzen dituenak.
Upategiak aholkatutako prezioa: 60 euro. Familia-enpresa da Pago de Larrea, 2003. urtean Arabako Errioxaren bihotzean sortua, eta ekoizpen selektiboa eta mugatua egiten du. Gaur egun 100.000 litro ardo ekoizten ditu, eta Caecus Joven, Caecus Crianza eta Caecus Reserva izenekin saltzen.