Luis Petrikorenak parte hartu du: "Las personas al centro: experiencias de gobierno abierto a nivel local" Txileko Tribu Fundazioaren argitalpenean

Argitalpen-data: 

logo

Tribu Fundazioa erakunde independentea da, afiliazio alderdikoirik gabea eta jarduera politikoarekin loturarik ez duena, eta demokraziarako berrikuntzak garatzen ditu tokiko gobernu irekiaren, iritzi publikoaren eta elkarlaneko legeriaren, teknologia zibikoen eta demokraziarako eredu berrien eremuetan.

Irailean, dokumentu bat argitaratu du Tribu Fundazioak, Konrad Adenauer Fundazioaren laguntzarekin: “Las personas al centro: experiencias de gobierno abierto a nivel local” (Pertsonak erdigunean: gobernu irekiaren esperientziak tokian-tokian) izenburupean, ezaugarri eta ibilbide desberdinak dituzten tokiko hiru udalerrik gobernu irekiaren inguruan izandako ikaskuntzei buruzkoa da argitalpena. Horretarako, Luis Petrikorena Gobernu Irekiko zuzendariaren laguntza izan du.

Jaliscoko estatuak (Mexiko), Renca udalerriak (Txile) eta Euskadiko Gobernuak gobernu irekian izandako esperientziak islatzen ditu argitalpenak, ezaugarri guztiz desberdinak dituzte, baina gobernu irekiaren printzipioen arabera beren gobernantzetako jarduna hobetzeko ahaleginarekin bat datoz.

Luis Petrikorenak argitalpen honetan azpimarratu duenez, gobernu irekiaren eredu partekatu bat eraiki behar da, "herritarrek balio publikoa sortzen laguntzeko, horretan parte hartzeko eta ezagutzeko aukerak berdinak izan daitezen Euskadiko edozein tokitan, maila instituzionala edozein dela ere". Horregatik, Gobernu Irekiaren zuzendariak herritarrak aipatzen ditu zerbitzu publikoen diseinuaren eta inplementazioaren giltzarri gisa.

Argitalpenaren testu osoa eskuratzeko:

https://www.municipiosabiertos.cl/s/2020_Tribu_Las_personas_al_centro.pdf