Hondarribiko udalerrian, Biteri kalean, araubide orokorreko babes ofizialeko 42 etxebizitzen esleipen prozedurari dagokion hasierako Aginduaren aldaketa argitaratzen da. Aldaketa horren bidez, esleitu beharreko etxebizitzaetako bat aldatzen da eta izen?emateko epea luzatzen da, martxoaren 27tik maiatzaren 18ra arte (biak barne)

Argitalpen-data: 

2026ko apirilaren 17an argitaratu da AGINDUA, 2026ko apirilaren 10ekoa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren 2026ko martxoaren 17ko Aginduaren seigarren aurrekaria, seigarren ebazpen-zatia eta bederatzigarren ebazpen-zatia (agindu haren bidez, 24 etxebizitza baztertu eta hasiera ematen baitzaio Hondarribiko udalerriko Biteri kalean araubide orokorreko babes ofizialeko 42 etxebizitza errentamenduan esleitzeko prozedurari.

2026ko martxoaren 26an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen hasierako Agindua, non 24 etxebizitza baztertzen ziren eta 42 etxebizitzen esleipen‑prozedura abiarazten zen. Etxebizitzen esleipen-prozedura hasi ondoren, egiaztatu da prozeduratik kanpo utzitako etxebizitzetako bat ez dela egokia zuzenduta zegoen bizikidetza unitaterako. Zehazki, mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako etxebizitza bat behar da.

Ondorioz, esleitu beharreko etxebizitzetako bat aldatu da, eta horrek etxebizitzen datuetan eta hasieran ezarritako kupoetan aldaketak eragiten ditu. Era berean, izen‑emateko epea 2026ko maiatzaren 18ra arte luzatu da.

42 etxebizitzak ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

Logela kopurua

Etxebizitza kopurua

Azalera minimoa

Azalera maximoa

3

10

85,11 m²

90 m²

2

30

63,88 m²

66,51 m²

2

*2

90 m²

90 m²

*Etxebizitza egokitua

 

Kupoa: Mugikortasun urri iraunkorra

Kupoa: Eskubide subjetiboa

Kupoa: 36 urtetik beherakoak

Kupoa: Behar berezia

Kupoa: Orokorra

2 etxebizitza

(%100)

4 etxebizitza

(%10)

16 etxebizitza

(%40)

11 etxebizitza

(%27,50)

9 etxebizitza

(%22,50)

 

Esleipen prozeduran parte hartu ahal izateko, baldintza berberak mantentzen dira eta 2026ko martxoaren 26ko hasierako Aginduaren datan bete beharko dira, lehen aldiz webgunean argitaratu zen bezala:

Errolda: Agindu hau argitaratzen den egunean, eskaeraren titularretako batek, gutxienez, etenik gabeko urtebeteko antzinatasuneko errolda izan behar du Hondarribia ala azken hamar urteetan bost urteko antzinatasuna, erroldan etenak izanez gero. Mugikortasun murriztua duten pertsonek zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute egiaztatu behar udalerri honetan erroldatuta daudenik, parte hartu ahal izateko.

Etxebideko eskaera: Etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien eskatzaileen erregistroan alta emanda egotea alokairuko eskatzaile gisa, Hondarribiko udalerrian. Mugikortasun murriztua duten pertsonek parte hartu ahal izango dute edozein dela eskaera-udalerria.

Diru-sarrerak: 2024. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak ezin dira izan 9.000 euro baino txikiagoak eta 46.463,29 euro baino handiagoak. Mugikortasun murriztua duten desgaituek, desgaitu psikikoek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dituzte gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu beharko. Etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonek ere ez dituzte diru-sarrerak egiaztatu beharko. Diru-sarrera konputagarrien hartzailetzat joko dira gaitasuna judizialki aldatu ez zaien eta bizikidetza-unitatearen parte diren adin nagusiko pertsona guztiak.

Bizikidetza-unitatearen tamaina: Bizikidetza unitateak ez izatea 7 kide baino gehiago.

 

Esleipen prozedura honetan parte hartu nahi baduzu, 2026ko martxoaren 27tik maiatzaren 18ra bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Garrantzitsua da aipatu diren data hauen artean ematea izena (eta ez arinago). Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.
  • Aurrez aurre: Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), Andia kalea 13, 20004 Donostia, Gipuzkoa
  • Postaz: Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Andia kalea 13, 6. solairua. 20004 Donostia, Gipuzkoa (Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin).

Oharra:

Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, izena emango bazenu, prozeduratik baztertua izango zinatekela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren egokitu zaizun etxebizitza bati uko egingo bazenio, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.