|
| Inauguraziora bertaratu diren pertsonak aurreskua ikusten (JB) |
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak Deustuko Unibertsitatearen liburutegi berria (Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroa) inauguratu du Juan Carlos eta Sofia errege-erreginekin batera gaur goizean Abandoibarrako egoitza berrian.
200 pertsona baino gehiago bertaratu dira, besteak beste, Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko Presidentea, Beatriz Corredor Etxebizitza Ministroa, Iñaki Azkuna Bilboko Alkatea, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Jaime Oraá, Deustuko Unibertsitateko errektorea. Azken honek esan duenez, azken 122 urteetan zehar kalitatezko zerbitzu publiko izatea bilatu duen giza ekimeneko erakunde bat da Deustuko Unibertsitatea, eta urte guzti horietan zehar 70.000 profesional baino gehiago hezi ditu.
Bestalde, ezagutzaren europar gizartea sortzeko orduan unibertsitateek duten garrantzia azpimarratu du errektoreak, eta Deustuko Unibertsitateak usadioaren eta berrikuntzaren arteko oreka mantendu nahi duela adierazi du Oraák.
Bertaratu diren lagunek eraikin berriak ikusteko bisitaldi gidatua egin dute Rafael Moneo arkitektoaren eta Nieves Taranco Liburutegiko zuzendariaren eskutik.
|