Azken eguneratzea: 2008/04/17
Elkargiren Batzar Nagusia
Lehendakariak esparru juridiko berria aldarrikatu du heziketan, enpleguan, immigrazioan eta Gizarte Segurantzako ekonomia eremuan
Euskadik betebeharrak ondo egin dituela adierazi du ekonomiaren dezelerazioari aurre egiteko
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak esparru juridiko-politiko berria aldarrikatu du giza-ekonomian, heziketan, enpleguan, immigrazioan eta Gizarte Segurantzako ekonomiaren eremuan bigarren eraldaketa ekonomikoari arrakastaz aurre egiteko. Gainera, politika desblokeatzeko eta "ETA kontra egon arren" politika egiteko konpromisoa hartu du.
Lehendakaria solasaldian Pedro Luis Uriarterekin eta Markel Olanorekin. J.B.
Lehendakaria solasaldian Pedro Luis Uriarterekin eta Markel Olanorekin. J.B.

Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak adierazi du arriskuak eta ziurgabetasunak herrietan guztietan eragina dutela, baina ez berdin guztietan, baizik eta kontuan hartu behar da horien prestakuntza. "Guk oso ondo egin ditugu betebeharrak", esan du Elkargiren Batzar Nagusiaren amaieran.

Lehendakariaren ustez, beharrezkoa da "egoerari aurre hartzeko gaitasuna izatea" eta, gaitasun horrek ahalbidetu du "dezelerazioa baino lehen apustua egin ahal egitea". Hortaz, Euskadi ondo kokatu da bigarren eraldaketa ekonomikoari arrakastaz aurre egiteko.

Bere hitzaldian, Ibarretxek errepikatu du beharrezkoa zela Euskadik berrikuntzaren alde egitea, Innobasque eta Ikerbasque Zientzia eta Teknologia Batzordea abian jarrita; beraz, bere ustez, Euskadik "nagusitasuna, estrategia eta konpromisoak" dauzka dagoeneko.

Hala ere, bigarren eraldaketa hori arrakastatsua izateko, Lehendakariaren arabera, Euskadik transferentzia zientifiko-tekonologikoa edukitzea beharrezkoa da, eremu horretan egiten ari den ahalegin handia areagotzeko eta Kontzertu Ekonomiko bat onartuta eta begirunea izateko bermea izanda.

Halaber, immigrazio-politika arautzeko ahalmena eskatu du euskal erakundeentzat.

"Langileen igoera izugarria da", esan du. "Hemen jendea jaso behar dugu eta gure herrian gizarteratu behar ditugu elkarrekin etorkizuna lantzeko, gure jarduera ekonomikoa garatzeko eta, hori herri honen ahalmenetariko zati bat izan behar da etorkizunean", gaineratu du.

Euskal erakundeek lanbide heziketa arau dezaten ahalmena eskatu du Lehendakariak, jarraipeneko era arautua eta okupazional batean eta, diru-enpleguak zein lanbidea arautzeko aukera eskatu du euskal ekonomiaren egituraren aspektuak jorratzeko eta, halaber, lan merkatuan emakume askoren gehitzea, enpleguaren behin-behinekotasuna, eta abar.

Lehendakariaren hitzetan, aspektu horiek funtsezkoak dira herriaren helburu berriak ahalbidetzeko. Hortaz, bere ustez, Gizarte Segurantzako ekonomia erregimena kudeatzeko beharra dago.

Hori dela eta, Ibarretxek aldarrikatu du esparru juridiko-politiko berria giza-ekonomian, heziketan, enpleguan, immigrazioan eta Gizarte Segurantzako ekonomiaren eremuan.

Desblokeo politikoa

Bilboko Abusu auzoan PSEren egoitzaren aurkako ETAren azken atentatua salatu eta zauritutako ertzainei elkartasuna adierazi ostean, Lehendakariak esan du ETAk "politika, akordio politiko berriak lortzeko ahalmena" geldiaraztea lortu duela.

"Politika desblokeatzeko prest nago eta politika egiteko konpromisoa hartzen dut, ETA kontra egon arren", esan du Ibarretxek. Eran berean, Lehendakariak adierazi du hori oso zaila izango dela "ETArekin hitz egitea eta elementu politiko batzuei buruz  negoziatzea" behin  eta berriz posible dela onartzen bada, euskal erakundeekin eta Lehendakariarekin hori egiten ez den bitartean.