Sopelako udalerrian, Loiola kalean, alokairuko 24 etxebizitza sustatzeko Agindua argitaratu da

Argitalpen-data: 

EHAAn, AGINDUA, 2025eko uztailaren 23koa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, Sopelan, Loiola kalean, araubide orokorreko babes ofizialeko 24 etxebizitza errentamenduan adjudikatzeko prozedurari hasiera ematen diona argitaratu da 2025eko abuztuaren 6an.

 

24 etxebizitzak ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

Logela kopurua

Etxebizitza kopurua

Azalera minimoa

Azalera maximoa

3

6

79,41 m²

79,42 m²

2

12

58,80 m²

64,61 m²

1

5

46,26 m²

47,09 m²

2

(*)1

63,11 m²

63,11 m²

*Etxebizitza egokitua

 

Kupoa: Mugikortasun urria

Kupoa: etxebitza eskubide subjetiboa

Kupoa: etxebizitza behar berezia

Kupoa: 36 urtetik beherakoak

Kupoa: orokorra

1 Etxebizitza 

(%100)

3 Etxebizitza 

(%13,04)

7 Etxebizitza 

(%30,43)

6 Etxebizitza 

%26,10)

7 Etxebizitza 

(%30,43)

 

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

Errolda: Agindu hau argitaratzen den egunean, titularretako batek behintzat errolda Sopelan izan behar du urtebeteko antzinatasunarekin, etenik gabe, edo bestela 3 urtekoarekin, txandaka, azken 5 urteak kontuan hartuta. Mugikortasun murriztua egiaztatuta duten eta kupo horretan parte hartzen duten pertsonek zein indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute errolda-baldintza hau bete behar adjudikazio-prozeduran.

Eskatzen den udalerria: Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emanda egotea alokairuko eskatzaile gisa, Sopelako udalerrian. Dena dela, mugikortasun murriztuko kupoan parte hartzen duten pertsonek eskaera-udalerria edozein dela ere parte hartu ahal izango dute.

Diru-sarrerak: 2024. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak ezin dira izan 9.000 euro baino txikiagoak eta 45.022,57 euro baino handiagoak. Mugikortasun murriztua duten desgaituek, desgaitu psikikoek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dituzte gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu beharko. Etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortua duten pertsonek ere ez dituzte diru-sarrerak egiaztatu beharko. Diru-sarrera konputagarrien hartzailetzat joko dira gaitasuna judizialki aldatu ez zaien eta bizikidetza-unitatearen parte diren adin nagusiko pertsona guztiak.

Bizikidetza unitatea: Bizikidetza-unitateek ez dituzte izango 6 kide baino gehiago.

 

Esleipen prozedura honetan parte hartu nahi baduzu, 2025ko irailaren 15etik urriaren 3ra bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Izen-ematea aipatu diren data hauen artean egin beharko da (eta ez lehenago). Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

– Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.

– Aurrez aurre: ESKAERA SINATU eta eman Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), kale Nagusia On Diego Lopez Haroko 85, beheko solairua, Bilbo

– Postaz: ESKAERA SINATU eta bidali dokumentazioa postaz Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, kale Nagusia On Diego Lopez Haroko 85, 6. Solairua, 48011, Bilbo (Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin).

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute izen-emate epea irekitzen denean (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu.

Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, izena emango bazenu, prozeduratik baztertua izango zinatekela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren egokitu zaizun etxebizitza bati uko egingo bazenio, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.