Azken eguneratzea: 2006/02/03
Lekeitioko aterpetxea Gazteentzako Aterpetxeen Nazioarteko Federazioan (IYHF)
Lekeitioko Trinkete Etxea aterpetxeak 2005ean ireki zituen ateak. Aterpetxe hau (IYHF) delakoaren kide da.
Lekeitioko aterpetxea

Hemendik aurrera aterpetxe berri baten zerbitzuez gozatzeko aukera dugu. Izan ere, Lekeition, Bizkaiko kostaldeko bihotzean, Trinkete Etxea aterpetxeak ateak ireki berri ditu.

Leku ezin hobean kokatuta dago aterptxea eta ekipamendu onak eskaintzen ditu. 50 pertsonentzako lekua du eta zerbitzuen artean, internet gela, egongela, bazkari-zerbitzua, kirol zelaia edota garbitegia eskaintzen ditu. Gainera, hainbat jarduera egiteko aukera ere badago. Itsas-kirolak edota abentura-kirolak egin daitezke Trinkete Etxean.

Euskadin nazioarteko beste  20 aterpetxe ditugu: Araban 5, Bizkaian 8 eta Gipuzkoan 7.