Azken eguneratzea: 2011/12/01

Lemona Industrial sozietatea 2011ko EMAS AWARDS sarietara aurkezteko ordezkari nazional hautatu dute, bere ingurumen bikaintasunarengatik

LEMONA INDUSTRIAL SA (EMAS-Euskadi erregistroko zenbakia: ES-EU-000028) 2011ko EMAS AWARDS sarietara aurkezteko ordezkari nazional hautatuta izan da Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioak 1221/2009 Erkidegoko Erregelamenduaren barruan Espainian erregistratuta dauden erakunde ertainen kategorian.

Sari horiek bikaintasuna saritzen dute 1993an sortutako Ingurumena Kudeatzeko eta Ikuskatzeko Europako Batasuneko Sistemari (EMAS) atxikitako erakundeen ingurumen-alorreko kudeaketari dagokionez.

“Stakeholder involvement, including employee involvement, leading to continuous improvement” (Interesdunen partaidetza, enplegatuen partaidetza barne, horrek etengabeko hobekuntza baitakar) gaiaren inguruan erakunde publikoek eta pribatuek egindako lan bikaina nabarmenduko dute, aurten, EMAS sariek. EMAS AWARDSen 2011ko edizioaren sariak emateko ekitaldia azaroaren 17an izango da WIELICZKAko (Polonia) Gatz Meatzean.

Lemona Industrial SA sozietatearen jarduerak zementu-produkzioa eta harrierauzketa dira. Produktu sorta handia fabrikatzen denez, aukeraketa egokia egin daiteke aplikazioaren arabera; produktu guztiak ziurtatuta daude AENORren Produktu Ziurtapenaren N markarekin eta EB markatuarekin, betiere indarreko legeria eta UNE-EN 197-1 nahiz UNE-EN 197-2 araueskakizunak betez.

Lemona Industrial SA erakundearen enpresa-helburuak betetzen direla bermatzeko, erakunde horrek ingurumen-arloko kudeaketa-sistema bat ezarri du, 1221/2009 EMAS III Europako Erregelamenduarekin bat datorrena –2005. urtean erregistratu zen ES-EU-000028 kodearekin–.

Lemona Industrial SA sozietateak “Eusko Jaurlaritzaren Zementu Sektorearen Borondatezko Akordioa” sinatu zuen Eusko Jaurlaritzarekin, baita Ingurumen Ituna ere Lemoako Udalarekin. Itun horren bitartez Lemona Industrial SAren jardun-eremua zehazteaz gain, hondakinak balioesteko bidea ezartzen da eta emisioak arautu eta kontrolatzen dira.

Politika horri “Environmental European Award” saria eman zioten 2005. urtean. 2008. urtetik 2010. urtera bitarte, beste konpromiso batzuk hartu zituen “Stop CO2 Euskadi” ekimenaren bitartez, eta ekimen horri jarraiki berotegiefektuko gasen emisioak gutxitzeko plan bat garatu zuen, eta gaur egun “Euskal Enpresaren 2010-2014ko Ekoefizientzia Programari” atxikita dago. 

 

 

 

Estekak: