|
JARDUTEKO LEHENTASUNEZKO ESTRATEGIEN PROPOSAMENA, 2009KO AMAIERARA ARTE ETA 2010. URTEAN
Prestakuntzaren arloko ekintzak:
• Hezkuntza Sailarekin batera, haurtzaroan (lehen, bigarren eta derrigorrezko hezkuntzan) LAP sartzea proposatu eta adostu. (2009)
• LH zentroetan prestakuntza-programa garatu. Arrakasta-faktoreak zehaztu eta Osalan-IVAC ekimenak sustatu. (2010)
• Deustu, EHU eta MU unibertsitateekin hitzarmenak egin, LAP-i buruzko hitzaldiak emateko. (2009)
• MIRren 1. maila ezartzea Lanaren Medikuntzan eta Lanaren Erizaintzan Osalanen. (2009-2010)
• Enpresetako profesional eta zuzendaritza-karguekin kolaboratu haien enpresetan LAP sartzeko foroak sortu ahal izateko. (2010)
• Osalanen on-line prestakuntzari eutsi (web bidez). (2009)
• LAP-i buruzko masterrak egiten dituzten ikasleentzako bekak finantzatu. (2009)
• Etengabeko Gela. (2009)
• Prebentzio-ordezkarientzat etengabeko prestakuntza eta on-line birziklatzeko prestakuntza. (2010)
Kudeaketa integratzeko arloko ekintzak:
• “Jardunbide Egokiak” baliabide informatikoa ezarri eta horren berri eman (web bidez). (2009)
• LAP-i buruzko autoebaluaketa egiteko baliabidea bukatu, horren berri eman eta ezarri (web bidez eta aurreko ekintzarekiko lotura zehatz batekin). (2009)
• LAP-en inguruko jardunbide egokietan enpresei saritzea. (2009)
• “Enpresa-jarduerak koordinatzeko gida” egin, orokorra eta egileak pilatzen diren kasuetan. (2010)
• Enpresentzako inkesta, prebentzioko zerbitzuei eta egiten dituzten ekintzei buruzko iritzia ezagutzeko. (2010)
Kontzientziazio eta Sentsibilizazio arloko ekintzak:
• EAEn Prebentzio-ordezkarien garrantzia zabaltzeko jarduerak: foiletoak, dibulgaziozko kanpainak, Gela Mugikorra, eta abar… (2009 y 2010)
• Herritar guztiei zuzendutako publizitate-kanpaina. (2009)
• Enpresek Osalani buruz zein iritzi duten jakiteko inkesta bat egiteko proposamena. Enpresei egindako inkestarekin batera. (2010)
• Enpresei zuzendutako “Hurbiltze-plana” egin, (batez ere PYMESei begira. (2010)
Ikuskaritza eta Kontrol arloko ekintzak:
• Ikuskaritza-jarduera optimizatu eta modernizatu eta txostenak eta TICak batzeko kontzeptu berriak sartu. (2010)
Informazio eta Sistema arloko ekintzak:
• S.I.S.L. berriro egituratu, istripuen eta morbilitatearen adierazleak lortzeko eta, horrela, aldizkako txostenak eta estatistikak lortzeko web bidez. (2010)
• EE.PP egon daitekeen zabaltzeko sistema bat, web bidez, garatu SPAren aldetik eta S.I.S.L. delakoan sartu. (2010)
Erakundeen arteko konpromisoaren arloko ekintzak:
• Osakidetzarekin eta Osasun Sailarekin harreman egonkorra eta zuzena ezarri, hainbat ekintza estrategikori buruzko datu garrantzitsuak lortzeko. (2010)
• Lan Ministerioarekin Gizarte Segurantzaren arloan eta Ingurumenaren arloan kolaboratzeko eta koordinatzeko bideak ezarri. (2010).
• Industria Sailburuordetzarekin kolaboratzeko eta koordinatzeko bideak ezarri.
• Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo izenekoarekin koordinatzeko bideak ezarri.
Ikerkuntza arloko ekintzak:
• Nano-partikulekin lan egiteari buruzko ikerketak egiteko bideak ezarri, goi mailako teknologia ikertzen duten erakundeekin batera. (2010).
• EAEko enpresetan lan arriskuen prebentzioa kudeatzeko inkesta bukatu eta horren berri eman. (2009)
• Marmol-enpresetan, fundizioetan eta antzeko industrietan silize-hautsak izan dezakeen eragina ikertu.
• EAEn lan arloan dagoen droga-mendekotasuna ikertzeko proiektu bat egin.
• EAEn arrisku psikosozialak ikertzeko proiektu bat egin.
• Abian dagoen asma okupazionalaren proiektu pilotuaren ondorioak eta bere jarraipenaren balorazioa aurkeztu.
|