Azken eguneratzea: 2012/10/09
Orben upategiak horren une bereziak harrapatu nahi ditu, argazki lehiaketa berri batekin
Profesionalentzat zein zaleentzat da lehiaketa. Lehengo saria 1.500 eurokoa izango da; bigarrena, 750 eurokoa; eta hirugarrena, 300 eurokoa.
Argazki lehiaketa
Orben upategiak ardoaren inguruko gozamenarekin eta modernitatearekin zein estiloarekin lotutako bizimoduei buruzko argazki lehiaketa bat proposatu nahi die, urrian, argazkigintzaren eta ardoen zaleei.
Profesionalentzat zein zaleentzat da lehiaketa. Lehengo saria 1.500 eurokoa izango da; bigarrena, 750 eurokoa; eta hirugarrena, 300 eurokoa. Taldeko upategien ardo-botila sorta bat ere eskuratuko dute finalistek: Izadi, Villacreces, Vetus eta Orben upategienak.
Argazkilari eta kazetari profesionalek osatutako epaimahai batek hautatuko ditu ondoren facebook-en bozkatu ahal izango diren 20 argazkiak, final handira pasako direnak.
Orben upategiko eta Artevino Taldeko gerente den Lalo Anton-en hitzetan, “lehiaketaren helburua da lagun talde bat kopa bat ardoz, solasaldi batez, bidaia batez, paisaia batez eta abarrez gozatzen ari deneko eguneroko uneak edo une bereziak harrapatzea”. “Gure ardoaren estetika, diseinuari buruzko hainbat erakusketatan agertutakoa, gogorarazten duten argazki originalak ere baloratuko dira”, erantsi du Antonek.
Orben upategiak Artevino Taldeko kide dira, Izadi (Errioxa sor-marka), Finca Villacreces (Ribera del Duero sor-marka) eta Vetus (Toro sor-marka) upategiak bezala.