Azken eguneratzea: 2012/03/23
AZTI-Tecnaliak Europan elikadura-joerei buruz egin duen ikerketa aurkeztuko du Alimentaria Bartzelonan
"EATendencias-a... horizontea 2020 Europako elikadura-kontsumoa, zortzi joeratan" ikerketaren aurkezpena, asteartea, artxoaren 27an 11.30tik 12.30-etara izango da.
AZTI-Tecnalia, itsas eta elikadura ikerkuntzan espezializatutako zentro teknologikoa 'The Alimentaria Hub'-en egongo da, hain zuzen elikagaien industriarako berrikuntza, ezaguera eta joeren arteko interkonexiorako espazioan. Zentro teknologikoak Europan elikadura-joerei buruz egin duen ikerketa aurkeztuko du ("EATendencias-a... horizontea 2020 Europako elikadura-kontsumoa, zortzi joeratan" asteartea, martxoaren 27an. 11.30tik 12.30-etara Agora Aretoan. Fira de Barcelona. Recinto Ferial Gran Vía - M2).
Gainera, AZTI-Tecnalia elikaduraren arteko interakzioaren posibilitateak eta zirrarak esploratzen dituen 'E-Motional Food System, 2022 horizontearekiko elikadura-produktu kontzeptu berria aurkeztuko du. Proposatutako berrikuntza 7A1 standean aurkeztuko da eta web orri honetan ikus daiteke.
Alimentaria barruan 'Abangoardia Bartzelonan', International Journal of Gastronomy and Food Science aldizkaria ere egongo da, Elsevier-ek eta AZTI-Tecnalia-k argitaratuta. Orain dela gutxi argitaratutako ekimen honek, bost kontinenteetako sukaldari eta zientzialarientzat komunikazio erreferentzia bat bihurtzeko asmoa du.