Azken eguneratzea: 2011/03/28
Alemania, Suitza, Erresuma Batu eta Irlandako sustapen-ekintzak
Workshop-ak, sustapenak HO.RE.CA kanalean eta inportatzaileen bisitak upeltegi eta lantegietara izango dira Alemania, Suitza, Erresuma Batu eta Irlandako sustapen-ekintzak.
Euskadiko elikagai eta edarien industriaren aldeko kanpo-sustapena Alemanian, Suitzan, Erresuma Batuan eta Irlandan. Hori da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2011. urterako helburuetako bat eta horrela jasota dago bere Sustapen Planean.
Aurreikusitako programak erakusketak/workshop barne hartzen ditu ondorengo egunetan adierazitako hirietan: maiatzaren 30ean, Zurichen (Suitza), maiatzaren 31n Frankfurten (Alemania), ekainaren 14an Londresen (Erresuma Batua) eta ekainaren 15ean Dublinen (Irlanda). Programak, halaber, sustapenak HO.RE.CA kanalean eta, amaitzeko, inportatzaileen upeltegi eta enpresak ikusteko bisitak barne hartzen ditu.
Ekintza hauekin Alemanian eta Erresuma Batuan Euskadiko ardoak sustatzeko hasitako kanpaina jarraitzen da, 2010. urtean oso harrera ona izan zutelako. Aurten, berritasun gisa, gourmet elikagaien sustapena ere barne hartzen da, sektore bien sinergiak aprobetxatu eta ekintza ahal den gehien optimizatzeko helburuarekin.
Kanpaina horien helburua da gure ardo eta elikagaiak aukeratutako azoketan dinamizatzea, azoka horietan duten izen ona eta ezagutza-maila areagotuz, beren posizionamendua kalitatezko ardo eta gourmet elikagai gisa hobetuz, eta gure enpresen eta merkatuko operadoreen eta hedabideen arteko elkarrekintza handiagoa eginez.
Ekintzan izena emateko, interesa duten enpresek web orri honetan dute deialdia.
Sustapen-ekintzak 2011. urtean zehar luzatuko dira, Estatu Batuetan ekimenak garatuz.
Herrialde hauek aukeratzeko arrazoiak

Londres-eko Workshop-a(2010)
Sustapen-ekintzak Alemania, Suitza, Erresuma Batua eta Irlandan
1.- Sustapen-ekitaldia – Erakusketa/Workshop:
Helburua: Kontaktu berriak sortzea, merkatuko operadoreen eta enpresa parte-hartzaileen artean dauden loturak finkatzea. Sektorean espezializatutako irudiko enpresa baten laguntza izango da.
Hartzaileak: Bakarrik profesionalentzat egongo da irekita. Merkatuko operadoreak (inportatzaileak, banatzaileak, handizkariak, espezializatutako denda-katea eta espezializatutako banakako dendak), sukaldaritza eta gastronomia (jatetxeak, sukaldaritza-eskolak, somelierrak, wine bar eta pubak) eta hedabideak (ardoan, banaketa-sektorean, gastronomian eta life-style-en espezializatutakoak, eta orotariko hedabideak, zein ardo eta gastronomian espezializatutako kazetari independenteak).
Kokapena: Erreferentziazko tokiak aukeratutako hirietan. Erakusketak ordutegi jarraitua izango du: 12:00etatik 19:00etara.
Eremuak:
- Erakusle bakoitzak bisitariak modu pertsonalizatuan artatzeko eta produktuak ikusgai jarri eta dastatzen emateko eremua izango du.
- Dastatzeko eremu orokorra: Upeltegi erakusle bakoitzaren erreferentziapean egongo dira ikusgai; somelier batek artatuko ditu.
- Bisitariei, erakusleek ekarritako elikagaiez egindako koktel-luncha emango zaie.
Jarduerak:
- Mintegiak. Frankfurten, adibidez, Alemanian iritzi-liderra den Hendrick Thomak emango du.
- Sustapenak prentsa espezializatuan, eta tartean, gure ardo eta elikagaien sustapen-artikuluak eta publizitate-erreportajeak.
2.- Sustapena HO.RE.CA Kanalean (Hotela, Sukaldaritza eta Katering-a)
Helburua: Gure produktuen eskaria sortzea. Irudian espezializatutako enpresak batek aukeratuko ditu enpresa bakoitzak eraman beharreko jatetxeak eta produktuak.
Kokapena: Erdi- eta goi-mailako jatetxeak, zeintzuetan bi astetan zehar Euskadiko ardoak eta elikagaiak dastatuko diren.
Iraupena: Aste bat edo bi.
Sustapen-euskarriak: Gure produktuan jatetxean daudela nabarmentzen lagunduko duten sustapen-elementuak egingo dira (karta bereziak, adierazleak karta-menuetan, etab.).
Sustapena Erresuma Batuan eta Irlandan: Sustapena Inbibe aldizkariarekin elkarlanean. Aldizkari hori ospe handikoa da, izen handiko somelierrek zuzentzen dute eta banaketatik hurbil daude. Aldizkarian sustatu eta ezagutzera emandako dastatze espezializatuak eskainiko dira.
3.- Upeltegia/Lantegia ikusteko inportatzaileen bisitak – Alderantzizko eginkizuna Eltziegon (Araba)
Helburua: Litezkeen bezeroei ekoizleen instalazioak bisitatzeko aukera ematea.
Gonbidatuak: Besteak beste, Alemania, Suitza, Erresuma Batu, Irlanda eta Estatu Batuetako erosleak; guztira, nazioarteko 50 erosleri egingo zaie gonbit. Gainera, edizio honetan Estatuko erosle/banatzaileei irekita ere egongo da, erakusketa ahal den errentagarriena izan dadin.
Ekitaldia: Azaroan izango da eta irekita egongo da, kuota ordaindu ostean, parte hartu nahi duten Euskadiko elikagaien enpresa guztiei.
Egitura:
- Lehen eguna: erakusketa eta bisita lantegia/upeltegian
- Bigarren eguna: kostu gehigarria izango du, baina sustapen bietan (Alemania-Suitza eta Erresuma Batua-Irlanda) esku hartzen dutenentzat barne hartuta egongo da.
Alemania, Suitza, Erresuma Batua eta Irlanda aukeratzeko arrazoiak:
Alemania
- Gaur egun, munduko ardo-inportatzailerik handiena da, bolumenari dagokionez, eta Espainiako esportazioen jomuga garrantzitsuenetako da, hala balioan, nola bolumenari dagokienez, esportazioen %17ko kuota eta guztira 292,59 milioi eurokoak baitira.
- Bolumenari dagokionez, gure esportazioen bigarren jomuga da, inportatutako guztizkoaren %16 eta esportatutako 241,96 milioi litrorekin.
- Elikadurari dagokionez, gourmet produktuak indarrez ari dira hazten, Mediterraneoko dietaren joera berriei esker.
- Biztanleen ia %50 etxetik kanpo bazkaltzen dute, eta hori dela-eta, HO.RE.CA kanala oso garrantzitsua da sustapenean.
Suitza
- Erosteko ahalmen handia du.
- Ondo ezagutzen dituzte espainiar ardoak eta mundu berrikoak baino hobeto baloratzen dituzte.
- Suitzako merkatuak Espainiako ardo-esportazioen %2,5 hartzen du, guztira 100,70 milioi eurorekin.
- Merkatu hau ere oso garrantzitsua da gourmet produktuetarako, kalitatezko produktuak baloratzen baitituzte.
Erresuma Batua
- Munduko ardo-merkaturik handienetako bat da, urtean 912 milioi litro inportatzen dituela.
- Balioari dagokionez, espainiar esportazioen lehen jomuga da (193 milioi euro 2009ko urtearen amaieran) eta bigarrena bolumenari dagokionez (89,4 milioi litro).
- Elikaduraren sektoreari dagokionez, kontsumitzaile britainiarra bertako gourmet produktuak hobetsi arren, elikagai etnikoen kontsumoa asko ari da igotzen. Gaur egun elikadura osasungarriaren aldeko joera dago, eta sukaldean gutxi aritu arren, kalitatezko produktuak prestatzekoa da joera.
Irlanda
- Merkatu honen hazkundea egonkortzen hasi da.
- 2000.etik, urtetik urterako hazkundeak ia %15ekoak izan ziren, eta 2005.etik aurrera, berriz, %4tik beherakoa izan zen ardoen guztizko salmentak.
- 2014. urterako merkatua 2009. urteko balioetara itzultzea aurreikusten da, hau da, 1.400 milioi euro ingurura. Gero eta jende gehiagok hartzen du ardoa, eta ardo gero eta kalitate handiagokoa da.
- Elikadurari dagokionez, britainiar merkaturi buruz esandakoa aplika daiteke.