Euskadik 110.798 langaberekin itxi du urtea, 2021ean baino 4.047 gutxiago

2023-01-03

Azken urte honetan baieztatu da Euskadi indartsu dagoela erronkei aurre egiteko. Horniduren, inflazioaren eta energiaren arazoen krisiaren urtea izan da. Eta, aldi berean, langabeziak behera egin du lurralde guztietan, gizonen eta emakumeen artean, sektore guztietan eta adin guztietan.

Abenduak erakutsi du, beste behin ere, Euskadiren berreraikuntza sozial eta ekonomikoaren bidea zuzena dela. Enpresei laguntzeko eta enplegua babesteko neurriak, gutxieneko soldataren igoera eta gizarte-eragileekin adostutako lan-erreforma egokia izan da.

Eta aurreikuspen guztiak, baita ezkorrenak ere, oraingoan bat datoz esatean datorren urtean enplegua sortzen jarraituko dugula, baldin eta gobernuek, gizarte-eragileek eta erakunde guztiek funtzionatzen duenaren aldeko apustua egiten jarraitzen badugu.