FRIBASA enpresara egindako bisitaldia

09.11.2015_Fribasa.jpg

2015.eko azaroak 10

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak Orozkoko Fribasa enpresa bisitatu du. Bertakoak ez diren fruten salerosketaren kudeaketa intregralean espezializatutako enpresa horrek bi milioi euroko inbertsioa iragarri du.

Sailburuarekin batera izan dira Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterola.

Laugarren gamako produktuak eskaintzeko instalazio berritzailea izango da, eta Eroskiren bitartez merkaturatuko dituzte produktuok.

Orozkon (Bizkaia) ere eraikiko dute ekoizpen-instalazio berria, eta 2016ko lehen hiruhilekoan jarriko dute martxan.

Instalazio berriak 2 milioi euroko inbertsioa eta zortzi lanposturen sorrera ekarriko ditu.

Instalazioak 1.000 m2 inguruko azalera izango du, eta sektoreko teknologiarik abangoardistena baliatuko du fruta freskoa prestatzeko.

Bisitaldian, Arantxa Tapia sailburuak adierazi du ezen, merkatuaren eskakizunen ondorioz, enpresek beren produktuen eta zerbitzuen eskaintza egokitu behar dutela, herritarren premia gero eta zehatzagoekin bat etortzeko, «produktuak irtenbide bihurtuz». Hartarako, ekimen berritzaileak eta balio erantsiko produktuak eskaini behar dituzte ezinbestean, kontsumitzailearen erosotasunera bideratuta, adibidez.