Ertzaintzaren zenbait Unitatek erreskate-simulakro bat egin dute Ehiztariaren eta Arrantzalearen XXIII. Egunean

2015.eko ekainak 21

 

Gaur eguerdian, Dimako aireportu zaharreko instalazioetan

Gaur eguerdian Zumeltzako zelaietan egindako salbamendu-simulakro bat izan da, igande honetan, Ehiztariaren eta Arrantzalearen XXIII. Egunean, Ertzaintzak izandako parte-hartzearen une gorena. Horrez gain, ingurumenean, landa-patruilan eta armen erabilera seguruan espezializatutako agente batzuk bisitarien galderak erantzun dituzte, azoka-barrutian kokatutako stand batetik.

Ertzainor Unitateko partaideek egindako salbamendu-ariketa ikusgarri bat izan da Ertzaintzak Ehiztariaren eta Arrantzalearen XXIII. Egunean izandako parte-hartzearen ardatzgunea. Ariketan, berebat, Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero batek hartu du parte.

Erakustaldiaz gain, Ertzaintzak egun osoa eman du azoka-barrutian; stand bat ezarri du, eta, handik, hainbat Unitateetako eta Zerbitzuetako agenteek bisitarien galderak erantzun dituzte: esaterako, ehizarako eta arrantzarako araudiari, armen erabilerari, ingurumenari, mendiko segurtasunari eta abarri buruzko galderak.