Eusko Jaurlaritzak atsekabea adierazi nahi du Iñaki Azkuna alkatearen heriotza dela eta, eta Euskadirekiko eta Bilborekiko izan duen konpromisoa azpimarratu nahi ditu
2014(e)ko Martxoak 20
Eusko Jaurlaritzak bere atsekaberik sakonena adierazi nahi du Bilboko alkate Iñaki Azkuna Urretaren heriotzaren aurrean, eta bere senide eta lagunei dolumina adierazi nahi die. Eusko Jaurlaritzak bat egiten du, une honetan Bilboko Hiribilduak bizi duen tristurarekin.
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzak aitortu eta eskertu egin nahi du Iñaki Azkunak, 1982tik bere ibilbidean izan dituen hainbat ardura instituzionaletan, Euskadiri eskainitako lana. Eusko Jaurlaritzako Ospitaleen zuzendaria (1982-1983); Osakidetzako zuzendari nagusia (1983-1987); Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako sailburu-idazkaria (1989-1991); Osasun sailburua (1991-1999); eta Bilboko alkatea (1999-2014).
Euskadiko demokraziaren lehenengo urte haietatik hasita, langile nekaezina izan da euskal gizarteak egun osasun zerbitzu propioa, publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa izan dezan; Bilbo eraldatu eta hiri moderno eta abanguardista izan dadin; eta Euskadik aurrerapena eta ongizatea lor ditzan.
Azkenik, Eusko Jaurlaritzak nabarmendu nahi du, gaixoaldian ere, Iñaki Azkunak bere ardura instituzionalarekiko eta bilbotarrekiko erakutsi duen konpromisoa.
Agur eta ohore, Alkate Jauna.