Azken eguneratzea: 2011/05/17

PCT nazioarteko patentea, deituraz Eraikuntzako inguratzaileetarako eguzki-energiaren modulu atzigailua

MODULTAR akronimoaz izendatu zuten. Espainiako Patenteen Bulegoari eta RO/ES-i aurkeztua, baita Patenteen Europako Bulegoari ere (ISA/EP), PCT/ES2009/070636 eskaeraz

Modultar inguratzaile bikoitza duen eraikuntza industrializatuko soluzio bat da, arina eta modularra, eta eguzki-atzigailu pasibo lana egiten du (funtzionatzen du Trombe horma, horma parietodinamiko, eguzki-horma, eguzki-tximinia, fatxada aireztatu eta hozketa-buffer moduan). Oso forma sinplifikatukoa, fatxadako eraikuntza-osagai batek eguzki-energia atzeman eta metatzeko balio du eta, hartara, eraikinen klimatizazio eta aireztapenerako kontsumoa murrizten du.

Sistema hori uneko eraikinen energiaren aldetik birgaitzera zuzenduta dago eta, halaber, obra berrirako egokitu daiteke, eta berrikuntzak dakartza, adibidez, fase-aldaketako materiala (PCM) bero-energia atzemateko/metatzeko eta aireztapena kudeatzeko sistema bat, kontrolagailu adimendun batez. Kontrolagailu horrek neguko guztizko berokuntza-kontsumoa murritz dezake, baita hozketa-kontsumoa ere udako hileetan.

Industrializazio-faserako lehenengo hurbilpen baterako, maketa bat fabrikatu da produktuaren garapenaren lehenengo fasean analogia elektrotermikoen bidez benetako erabilera-baldintzetan emaitzak lortuz egindako simulazio teorikoak balioztatzeko. Hartara, eraginkortasuna egiaztatu eta frogatu ahal izan zaio.

Iturria: Tecnalia, 2011/05/16