|
EB markaketa da, gaur egun, egurraren sektoreak duen erronka garrantzitsuenetako bat. Egurrezko produktuen fabrikatzaileek EB markaketa ezartzeko prozesua hasi behar dute. Nahitaez bete behar den araudi berri baten aurrean daude eta hilabete batzuk beharko dituzte berau ezartzeko.
EB markaketa segurtasunezko markaketa da eta Europako merkatuan produktuak merkaturatu ahal izateko gutxieneko baldintza jakin batzuk betetzen direla ziurtatzeko balio du. Hain zuzen, egurrezko produktuen fabrikatzaileek aipatutako araudia bete beharko dute pixkanaka, merkaturatzen duten produktu motaren arabera. Kontuan hartuta produktu batzuen kasuan ezarpen-prozesua hasi aurretik erakunde ziurtatu batek hasierako entseguak egin behar dituela, eta, horretarako, hiru hilabete arteko denbora behar dela, prozesua ahalik eta azkarren martxan jartzea komeni zaie eragindako enpresei.
Ildo horretan, EB markaketak ekarritako baldintzetara egokitzen joan behar dute eta honakoak dira gehienez ere onartuko diren ezarpen-epeak:
- Egurrezko leihoak: 2010eko otsailaren 1a
- Egurrezko kanpoko ateak, oinezkoentzat: 2010eko otsailaren 1a
- Egitura-egurra: 2009ko irailaren 1a
- Egur ijeztua egitura-erabilerarako: 2010eko apirilaren 1a
- Egurrezko frisoak: 2008ko ekainaren 1a
- Egurrezko lurrak: 2010eko martxoaren 1a
ITURRIA: www.construnario.com , 2009/06/02
|