Azken eguneratzea: 2009/03/11
Duralmond almendra-azalezko composite-materiala

Composite-material bat da Duralmond eta erretxina sintetikoak eta naturalak, almendra-azal txikitua eta beste gehigarri batzuk nahastean lortzen da.

Almendra-azalak lignina eta zelulosa ditu, egurraren oinarrizko osagaiak, hain zuzen ere. Horrela, Duralmond-ekin fabrikatzen diren objektuek egurraren antzeko portaera eta ezaugarriak dituzte, baina plastikoaren munduko teknologia eta moldekatze-sistemak erabiltzen dira bere fabrikaziorako.

Polimerizazio-prozesu bat garatu eta orea molde baten barruan sartu eta presio eta tenperatura jakin batean tratatu eta gero, objektu gogor eta amaituak lortzen dira, eta moldearen formaren eta egituraren arabera, dekorazio-plafoi bitxiak lortzen dira.

Gauzak horrela, almendra-azala bezalako hondakin begetala erabiliz, objektu biodegradagarri eta birziklagarri desberdinak lortzen dira, eta moldekatze-teknikaren bitartez fabrikatzen direnez, forma desberdinak hartu eta ehundurak mimetizatu daitezke.

Material berri hau gehien erabiltzen den esparruetako bat neurrira egindako sareten esparrua da, eta dagoeneko hainbat arkitektura-proiektutan erabili da eta emaitza onak lortu dira.

ITURRIA: www.construnario.com Kanpoko esteka, 2009/03/03