|
Jardunaldietan fatxadetako hainbat teknikarik eta arkitekto-irakaslek parte hartu zuten, fatxada aireztatuen esparruan EB markaketa lortzeko kontuan hartu behar diren baldintzei eta ebaluazio-metodoei eta –irizpideei buruzko informazioa ezagutzeko. Eta gai horiei buruz hitz egin zuten Amaia Aranburuk, Cidemco-ko Sarrera Ingeniaritza atalburuak, eta María Bento-k, IteC-eko Produktuen Kalitaterako Unitatekoak.
Jardunaldia Kataluniako Eraikuntzako Teknologia Institutuan (IteC) antolatu zen eta, hasteko, fatxada aireztatuen funtsari buruz hitz egin zen. Gaur egun gehien erabiltzen den sistemetako bat dela adierazi zuten, izan ere, jartzeko erraza eta arina da eta akabera-mailan material eta ehundura anitzak eskaintzen ditu. Oso erabilgarria da eraikinen birgaikuntzan batez ere, jada badagoen paramentua kendu gabe jarri baitaiteke. Era berean, isolamendu termikoa/akustikoa hobetzen da nabarmenki, bai eta eraginkortasun energetikoa ere; exekuzio azkarra du eta fatxada zaharrarekiko estetika-aldaketa apartekoa eta izugarria dakar.
Jardunaldiak antolatzeko arrazoietako bat, fatxaden kanpo-estaldurarako kit-en ezarpena da (fatxada aireztatua barne) eta, baliteke, hemendik gutxira EB markaketa ahalbidetzen duen espezifikazio teknikoa (ETEA) lortzea.
Espezifikazio tekniko hori Egokitasun Teknikoaren Europako Agiria (ETEA, European Technical Approval - ETA) izenarekin ezagutzen da eta produktu bat dagokion erabilerarako egokia ote den adierazten duen ebaluazio teknikoan datza. Batez ere produktu bat erabiliko duten obretan aurreikusitako Funtsezko Baldintzak betetzen ote diren egiaztatzen da agiri honen bidez. ETEA da normalizatu gabe dauden produktuen kasuan EB markaketa lortzeko modua, DPCren arabera.
ETEA gidan deskribatzen dira fatxada aireztatuen estaldura-kitak bete beharreko berariazko baldintzak, DPCren I. Eranskinaren Baldintza Bereziak kontuan hartuta. Eta horiei guztiei buruz hitz egin zen jardunaldian:
-
vRE-1: Erresistentzia mekanikoa eta egonkortasuna.
-
vRE-2: Segurtasuna suterik badago.
-
vRE-3: Higienea, osasuna eta ingurumena.
-
vRE-4: Erabilera-segurtasuna.
-
vRE-5: Zarataren aurkako babesa (ezin da aplikatu).
-
vRE-6: Energia aurreztea eta isolamendu termikoa (ezin da aplikatu).
-
Eta ebaluazio egiteko egiaztapen-metodoak zehazten dira.
Jardunaldian parte hartu zutenen artean interes berezia piztu zuten fatxada aireztatuek gainditu behar duten suaren aurreko erreakzioa ezagutzeko entseguek. Draft ETAG 34. agiriko 5.2.1.atalean eta E eranskinean deskribatu da metodoa osorik (2008ko otsaileko edizioa). Kits for external wall claddings. I. zatia: Fatxada aireztatuak eta horiekin lotutako gailuak estaltzeko elementuak.
Honako hauek dira kasu honetan egin behar diren entseguak:
-
Eraikuntza-materialek suaren aurrean duten erreakzioa. Eraikuntza-produktuak, UNE EN 13823:2002 (SBI entsegua) arauaren arabera bero-bero dagoen objektu bakar batek eragindako eraso termikoak jasan behar dituzten lurzoruen estaldurak kanpo utzita.
-
Eraikuntza-materialek suaren aurrean duten erreakzioa. Eraikuntza-materialak sugarren eragin zuzenaren aurrean jartzean duten sukoitasuna. 2. zatia: Sugar-iturri bakar batekin entsegua, UNE EN ISO 11925-2:2002 arauaren arabera.
Jardunaldia amaitu ondoren, mahainguru bat antolatu zen eta bertaratu zirenek jardunaldian aztertutako gaien inguruan zituzten zalantzak azaltzeko aukera izan zuten.
ITURRIA: www.construnario.com , 08/07/14
|