Azken eguneratzea: 2013/12/20

Jaso nahi ez diren publizitate-deiak (SPAM) saihesteko gomendioak

‘Telefono-SPAMa’ da telefonia finko edo mugikorraren bidez egindako edozein komunikazio-mota, eta kontsumitzaileek edo/eta erabiltzaileek jasotzen dute eskatu gabe. Komunikazio horren bidez, enpresa edo/eta entitate batek zerbitzu edo produktuak eskaintzen ditu.

Telefono-spamaren arazoa ez da eskaintzaren publizitatea, deiak jasotzen dituztenengan sortutako oztopoak eta haserrea baizik, moduen oldarkortasunagatik edo orduz kanpo deitzeagatik.

29/2009 Legea onartu zenetik, jazarpen bidezko jardunbide erasotzat hartzen dira "telefono, fax, posta elektroniko edo bestelako komunikabideen bidez egindako nahi ez diren edo errepikatu diren proposamenak". Lege horretatik aurrera, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak uko egiteko eskubidea du publizitatea jasotzeari, eta jasoko dituen deiak ezin izango dira egin ezkutuzko zenbaki batetik. Legeak jaso bezala, enpresek edo entitateek abian jarri behar dute "kontsumitzaileari hauxe adieraztea uzten dioten sistemak: merkataritzako proposamenak hartzearen aurka egotea".

Gomendioak:

  1. Jarri harremanetan zure telefonia-konpainiarekin (finkoa edo/eta mugikorra), eta adierazi ez duzula publizitate-eskaintzarik jaso nahi eta baja izan nahi duzula telefono-gidan. Dei horrekin saihestuko dituzu zure telefonia-konpainiaren eskaintzak, baita publikoak diren erregistro mota horien bidez zure datuak eskura ditzaketen beste konpainia batzuenak ere.
    Datuak Babesteko Espainiako Agentziak eskuragarri ditu web orrian aurreko edozein kasutan erabil daitezkeen ereduak.
  2. Nahi ez duzun publizitatea ematen dizun enpresaren bezeroa izan edo ez, eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkatzeko eskubidea duzu. Enpresa behartuta dago garatuta izatera eskubide horietaz baliatzeko prozedura sinple eta doakoa.
  3. Ez baduzu jaso nahi enpresetako publizitatea merkataritzako harremanik ez duzun edo izan ez duzun enpresarengandik, izena eman dezakezu Robinson zerrendan. Webaren bidez egin dezakezu: www.listarobinson.es 
     Gogoratu: zerrenda horretan izen emate soilak ez du saihestuko baimendutako entitateen publizitatea inoiz jasotzea. Hortaz, horrelakoetan komeni da orduan emandako baimena baliogabetzea.
  4. Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamatu honelakoetan:
    • Bezerotzat ez zaituen konpainiaren publizitatea jasotzen jarraitzen baduzu, eta Robinson zerrendan bazaude edo publizitaterik ez jasotzeko nahia agertarazi baduzu.
    • Bezerotzat zaituen konpainiaren publizitatea jasotzen jarraitzen baduzu, nahiz eta 10 egun lehenago jakinarazi horrelakorik jaso nahi ez duzula (egiaztatu).
    • Bidaltzailearen identitatea gordetzen edo ezkutatzen duten merkataritzako jakinarazpenak jasotzen badituzu, edo legeak ezarritakoa hausten badute, edo hartzaileak bultzatzen dutenak legeak ezarritakoari kontra egiten dioten Interneteko orriak bisitatzera.

 

Lotura:

Kontsumobide. Kontsumoko gaia: Publizitatea