|
Lurreko uhinen bidezko toki telebista-zerbitzua abian da Euskadin. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Toki Telebista Digitala arautu eta lehiaketa deitu du, Abenduaren 28an Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuko dira oinarri diren araubideak eta lehiaketarako deialdia. Telebista zerbitzu hau kudeatzeko asmoa duten enpresek Abenduaren 29tik 2007ko martxoaren 23ra bitarteko epea izango dute beraien eskaintzak aurkezteko eta hauen gainean Kontratazio Mahaiak 6 hilabeteko epea izango du bere proposamena egiteko, hau da 2007ko ekainaren bukaerarako. Kudeaketa zuzenari dagokionez, udalek epe berbera izango dute beraien eskaera egiteko, nahiz eta hauen esleipena ez da lehiaketaren bidez gauzatuko.
Toki telebistaren araubidea honako xedeekin garatu da: herritarrek iritzi publiko autonomoa eta heldua bideratuko duen askotariko komunikabide-eskaintza izateko eskubidea errespetatzeari ekinez, eskaintzaren kalitatearen alde egitea; gizarte-zerbitzu bat eta zerbitzu hori jasoko duten herritarrekiko lurralde-hurbiltasuna bermatzea; litekeen komunikazio-eskaintza osoari erantzutea galarazten duten espektro erradioelektrikoaren berezko mugak dituen sektorean aniztasuna murriztuko duten prozesuak ekiditea eta euskarazko eskaintza egokitzea eta hizkuntza honetako emisioetan aipatutako printzipioak bermatzea ahalbidetuko duen eskaintza elebiduna sustatzea.
Euskadik, Estatuko Plangintza Teknikoaren baitan, 15 barruti ditu (Araban 2, Bizkaian 6 eta Gipuzkoan 7). Barruti hauek eskualdeen parekoak dira ia, nahiz batzuetan horretarako eskualdeen elkartzea behar izan. Barruti bakoitzerako multiple bana prestatu da eta horietako bakoitzean (egungo teknologiak ahalbideratzen dituen) lau telebista kate sartuko dira.
Legeak ezartzen duen moduan, lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua eskaintzeko garaian udalek lehentasuna dute eta Jaurlaritzak jaso dituen eskariei erantzuteko, honako barrutietan kanal bana gorde du xede horretarako: Vitoria-Gasteiz, Arrasate-Mondragón, Donostia-San Sebastián, Zarautz, Irun, Barakaldo eta Getxo.
Toki Telebistak hrubileko esparru hori benetan bete beharko dute, hori delarik tokiko telebistek ezin izango dute telebista-kate baten bidez emititu edo horietako batean parte hartu, elkarrekin ekoiztutako programazioa egin ahal izango dute baina ezin izango dute aldi berean emititu eta gisa horretako programazioak muga zehatzak izango ditu. Toki-telebistako operadoreek, egunean gutxienez ere lau orduz eta astean hogeita hamabi orduz jatorrizko programak eman beharko dituzte.
Emititzen diren programa erdiak, telebista-operadoreak berak ekoiztutakoak izan beharko dira eta beren programazioan kontzesioaren estaldura-eremuari zuzendutako berariazko edukiak eta informazioa eskaini beharko dituzte. Gainera, euskal musika eta ikus-entzunezko produkzioak izango direla bermatuko da, horretarako, halabeharrez, euskal autore eta abeslarien lanek emisio-denbora osoaren ehuneko 15a hartuko dute.
Toki telebistak berezkoa duen hurbiltasuna eta Euskadiren elebitasuna eta egoera linguistikoa kontutan izanda, toki telebista guztiak euskarari lekua eman beharko diote eta horretarako, emisioetan lehentasunezko hizkuntza euskara izan dadin, hizkuntza horren erabilera sustatu beharko du toki-telebistako operadoreen eduki-eskaintzak. Horretarako, euskara hutsezko emisioak bultzatuko duten progresibotasun-irizpideei jarraiki, euskararen erabilerari lehentasuna emango zaio esleipen-prozeduran, zerbitzu-emaileentzat aurreikusten diren bideragarritasun ekonomikoaren eta teknikoaren baitan.
Udalek zuzenean kudeatutako telebista-kanaletako programazio-denboraren erdia hartuko beharko du euskarazko programazioak, gutxienez. Gutxieneko batez besteko hau, bidezkoa den portzentajearen arabera areagotuko da elebidunen kopuru handiagoa barne hartzen duten barrutietan.
Enpresa zein erakunde pribatuek kudeatutako toki telebistek zerbitzu-eremuari dagokion elebidunen indizearen baliokidea izango den euskarazko programazioa eskaini beharko dute gutxienez ere. Esleipendunak lizitazioan eskainitakoaren araberako portzentajean areagotu ahal izango da indize hau, euskara hutsean emititzera heldu ahal izango delarik.
ARAUBIDEA ETA LEHIAKETA DEIALDIA
Bihar, abenduak 28, argitaratuko den Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Kultura sailburuaren Aginduaren bidez, lurreko uhinen bidezko telebista-zerbitzua zeharkako kudeaketa-erregimenean eskaintzeko emakidak egilesteko lehiaketarako deia egingo da. Halaber, tokiko telebista digitaleko kanalak Euskal Autonomi Erkidegoko udalerriei esleitzeko prozedura eta araubidea ezartzen duen Kultura sailburuaren Agindua ere argitaratuko da.
Eusko Jaurlaritzak urriaren 3ko bileran, lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua arautzen duen Dekretua onartu zuen. Bestalde, azaroaren 28ko bileran, Administrazio klausula zehatzen agiria, Euskal Autonomia Erkidegoan lurreko uhinen bidez tokian tokiko telebista zerbitzua eskaintzeko emakidak esleitzeko eta Preskripzio teknikoen agiria ere onartu zituen. Aginduok bihar argitaratuko dira.
Abenduaren 29tik aurrera, telebista zerbitzu hau kudeatzeko asmoa duten enpresek, 2007ko martxoaren 23ra bitarteko epea izango dute beraien eskaintzak aurkezteko. Kudeaketa zuzenari dagokionez, udalek epe berbera izango dute berarien eskaera egiteko, nahiz eta hauen esleipena ez da lehiaketaren bidez gauzatuko.
Bestalde, zerbitzuaren zeharkako kudeaketaren kasuan, lehiaketarako eratuko den Kontratazio Mahaiak, 6 hilabeteko epea izango du bere proposamena egiteko, hau da 2007ko ekainaren bukaerarako. Honen aurretiaz, udalerriei zuzendutako esleipena egingo da.
Administrazio klausula zehatzen agiriak, lau titulu, 31 klausula eta bi eranskin ditu. Preskripzio teknikoen agiriak, 8 atal eta 2 eranskin ditu.
Administrazio klausula zehatzen agirian, lehiaketan parte hartu nahi duten enpresek aurkeztu behar duten dokumentazioa zehazten da. Dagokion administrazio dokumentazioa zehazteaz gain, eskaintza teknikoa nola osatzen den eta azken hau neurtzeko prozedura eta ebaluazio taldeak ere zehazten dira.
Ebaluaziorako aintzat hartu beharreko multzoak honako hauek izango dira:
1.- BIDEGARRITASUN-PLANA, honako hauek aintzat hartuko direlarik:
1.1.- Plan teknikoa, honako azpiatal hauek kontutan hartuta:
1.2.- Plan ekonomikoa, honako azpiatal hauek kontutan hartuta:
-
Inbertsioak eta kostuak zehazteko plana
-
Merkatuaren azterketa
-
Finantza eta negozio plana
-
Enplegua sortzea
-
EAEko ikus-entzunezko sektorean egindako ekarpena
-
Egituraren egonkortasuna
2.- PROGRAMAZIOA. Ebaluazio multzo honetan honako atal hauek balioetsiko dira:
-
Barruti bakoitzerako jasotako euskarazko emisioen hobekuntza eta hobekuntza horiek ikus-entzule gehien duten orduetan eta albistegiak, haur eta gazte programaizoan egingo dela.
-
Euskara hutsezko emisioak hobetsiko dira.
-
Programazio plana, eskatutako gutxienekoak gaindituta, norberak egindako programak, jatorrizko programak eta albistegi propioak tokian tokiko gaiei buruzko programazioa ezartzeko konpromisoa.
-
Programazioan kultura eta hezkuntza eta arreta berezia merezi duten sektore edo taldeei zuzendutako zerbitzua eta laguntza eskaintzeko proposamenak.
-
Edukien eskaintzan teknologia berriak ezartzea eta herritarrei programazioaren edukietan esku hartzeko aukera ematea eta euskaraz ere egin ahal izateko konpromisoa hartzea.
-
Soinu-banda emititzen ez den hizkuntza koofizialean azpitituluak ezartzeko konpromisoa.
-
Tokiko gizarte eta kultura arloko erakundeekin akordioak ezartzeko konpromisoa.
Biztanleriaren dentsitate handiena duten barrutietan, plangintzaz kanpo egon arren, hurbilekoak diren herri edo eskualdeei begira, informazioa edo zerbitzua emateko programazioaren zati bat gordetzea.
-
Autokontrolerako sistemak erabiltzea.
-
Programa batzuetan "zeinu-mintzaira" txertatzea.
-
Proposamenaren arabera, euskal egile eta kantarien emanaldiak eta lanak programazioaren %15etik gorako portzentaje batean eskaintzea .
-
Europako obrei buruz zabalkundea egiteko urteko emanaldi osoaren %51 erreserbatzeko betebeharra hobetzea, euskal lanei dagokien portzentajea zehaztuta eta egile independenteen lanen berri zabaltzeko horren %10 erreserbatzeko betebeharra ere hobetzea.
-
Euskal kulturaren adierazgarri diren era guztietako bideak sustatzen erabilitako programazioari buruzko zerrenda deskriptiboa.
3.- ZERBITZUEN DATU OSAGARRIAK. Honako atal hauek balioetsiko dira:
-
Martxan jarri nahi diren estratejiak eta jardunak
-
Eskainiko diren zerbitzuen ezaugarriak eta ikus-entzuleei buruzko aurreikuspena
-
Euskara erabiltzeko orduan, ezarritako minimoak gainditzea
-
Zerbitzuak noiz hasiko diren zehaztea
-
Zerbitzuen emanaldien ordutegia
-
Ordaintzeko zerbitzuak direnean, tarifa eta prezioi buruzko estrategia
-
Aurreko ataletan kontutan hartu ez diren beste arlo batzuk, interesgarri izan litezkeenak
Biharko Boletinean argitaratuko diren Agiriek, tokiko telebista arautzen duen Dekretua garatu eta zehaztu egiten dute. Hau horrela izanik, enpresa eskatzaileek eta etorkizuneko zerbitzu-emaileek honako hauek kontutan izan beharko dute:
- Euskal Autonomia Erkidegoak 15 multiple digital ditu esleituta. Multiple digital bakoitzak, gutxienez, lau telebista kanal zabaltzeko ahalmena du.
- Aldez aurretik kanal baten erreserba egin duten udalentzako gorde ez diren kanalak zeharkako kudeaketa-erregimenaren bidez esleituko dira. Honako barruti hauetan gorde da kanal bana: Vitoria-Gasteiz, Arrasate-Mondragón, Donostia-San Sebastián, Zarautz, Irun, Barakaldo eta Getxo. Barruti hauetan, bere garaian egindako erreserbaren eskaera egin beharko dute Udalek eta biharko EHAAn argitaratuko den Aginduari jarraituz, dagokion eskaintza teknikoaz osatu.
- Kontsezioak telebista emisioak era irekian egiteko dira.
- Gaur egun multiplex digital bakoitzak zerbitzuen datu osagarriak eskaintzeko %20ren ahalmena du.
- Tokiko telebista-zerbitzuaren emaileek, egunean ere lau orduz eta astean hogeita hamabi orduz gutxienez, jatorrizko programak eman beharko dute. Jatorrizko programazioa ezinbestez emititu beharko da ikus-entzule gehien duten orduetako programazio-ordutegian. Programok zerbitzu eremuarekin lotutako edukiak eskaini beharko dute.
- Euskara lehentasunezko hizkuntza izango da tokiko telebista guztietan, bai publikoetan baita pribatuetan ere. Ez da gaztelania hutsezko tokiko telebistarik izango. Eredu elebidunaren aldeko apustua egin da, baina hobetsi egingo dira euskara hutsezko telebistak edo euskaraz gehien bat emititzen duten telebistak.
- Udalek zuzenean kudeatutako telebista-kanaletan, euskarazko programazioak programazio denboraren %50 hartu beharko du.
- Subjetu pribatuek kudeatutako telebista-kanalak, edozien dela barrutiari dagokion indize soziolinguistikoa, programazioaren %20 gutxienez, euskaraz eman beharko dute. Ehuneko hori gainditzen duten barrutietan, elebidun-indizearen baliokidea izango den euskarazko programazioa ekaini beharko dute.
- Jatorrizko programazioaren erdia emaileak berak ekoiztutakoa izango da eta ikus-entzule gehien duten orduetan emitituko da, euskararen erabilerari dagozkion portzentajeak beteaz.
- Tokiko telebistek ezin izango dute katean emititu. Katean egindak emisioak: programazio bera asteko emisio denboraren %25a baino gehiago hartzen duenean.
- Zerbitzu emaileek zerbitzu eremuari zuzendutako programazioa emitutu beharko dute egunero, gutxienez, ordu erdi bat. Programazio hau ezingo da sindikazioaren bidez ekoiztu.
- Euskal musika eta ikus-entzunezko produkzioak izango direla bermatuko da. Horretarako, euskal autore eta abeslarien lanek eta emanaldiek, emisio-denbora osoaren %15 hartuko dute.
- Kontratua sinatzen denetik, gehienez ere, 10 urteko eperako esleituko da zerbitzuaren kontzesioa.
EPEAK
- Udalek eta partikularrek eskaintzak aurkezteko epea: 2007ko martxoak 23
- "B" Gutun-azalaren irekiera, zeharkako kudeaketaren kasuan, 2007ko apirilaren 26an
- Kontratazio Mahaiak ekainaren amaierarako bere proposamena egingo du (Proposamena egiteko denbora luza daiteke, Mahaiak horrela erabakita)
- Zerbitzu emaileei jakinaraztea
- Kontratuaren hobekuntza eta sinadura
- Kontratua sinatu ondoren, zerbitzu-emaileak 18 hilabeteko epea izango du emititzen hasteko. Bitartean, horretarako baimenak lortuta, probako emisioak egiteko aukera izango dute.
|