Azken eguneratzea: 2010/09/16

Jaurlaritzako hautaketa-prozedurei buruzko informazio-oharra

"Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2010eko apirilaren 14an emandako epaiak euskarazko titulu eta ziurtagirien baliokidetzei buruzko otsailaren 24ko 48/2009 Dekretuko 3.1, 3.2 eta 3.3 artikuluetako paragrafo batzuen deuseztasuna deklaratu zuen.

Epai horrek ez dakar aurreko egoera aldatzerik (hizkuntza-eskakizunak aitortzeaz eta baliokidetzeaz), zeren bere xedea soil-soilik baita aipaturiko dekretuan aurreikusitakoaren izaera murrizgarria deuseztatzea. Esan nahi baita, ikasketa-sistema arautua den aldetik, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren barruan, edozein hizkuntza-eskola ofizialek emandako euskarazko titulu eta ziurtagirien balioa onartu behar dela, eta ez bakarrik Euskadiko eta Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialenak.

Dena den, Eusko Jaurlaritzak lehenbailehen argitaratuko du euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatuko dituen dekretu berri bat, hizkuntza-eskola ofizial guztiek emandakoen artekoak barne.