|
TICALIA Helduen mailan geratu da finalista:
Proiektua konponbide gisa sortu zen Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak hurbildu eta gizarteratzeko asmoz. Hain zuzen ere, proiektua prestakuntza-programak hartu edo horietara egokitzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonei zuzenduta dago: zailtasunak dituzten guraso bakarreko familietako buruak, etxekoandreak, bakardadea eta pobrezia duten jubilatuak/pentsiodunak eta etorkinak. IMIGRANTIA programak etorkinak zituen hartzaile; horixe da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren beste proiektu finalista.
INMIGRANTIA, etorkinen mailako finalista.
Ikaskuntza-plataforma bat da, etorkinen hizkuntza-integrazioa lortzea helburutzat duena. Etorkinen jaioterria funtsezkoa da ikasi beharreko hizkuntza hautatzeko orduan. Europako Ekialde, Txina edo Afrikako herrialdeetako pertsonek gaztelania ikasi nahi izaten dute; Hego Amerikakoek, ordea, euskara nahiago izaten dute.
Beraz, INMIGRANTIAren helburua gizarte-integrazioa lortzea da, bai eta hesi digitala gainditzea ere, teknologia berrietan oinarrituta eman izan baitira orain arte ikastaroak. FUNDETEC Enpresen eta Gizartearen Garapen Infoteknologikorako fundazioak Informazio Gizartea interes orokorrerako sustatzea du helburu, enpresak, Administrazioa eta herritarrak Informazio Teknologietan nola sartzen diren aztertu, prozesu hori bultzatu, zabaldu eta dinamizatzeko asmoz
Finalistei sariak emateko ekitaldia izango da, otsailak 2, Madrilen.
|