Azken eguneratzea: 2009/10/06
Eusko Jaurlaritzako Oikiako (Zumaia) bazterbidea eta Amaña eta Ardantza (Eibar) arteko trenbidea estaltzeko lanak esleitu ditu.
Patxi López Lehendakaria buru duen Jaurlaritzaren + Euskadi 09 Planaren barruan dagoen Oikiako Bazterbidea eraikitzeko inbertsioa 3,1 milioi eurotara heltzen da
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak hasiera eman dio Bilbo-Donostia lineako Oikiako (Zumaia) bazterbidea eraikitzeko lanen eta Unibertsitatea-Ardantza zatia bikoizteko eta Amaña-Ardantza zatia estaltzeko Eraikuntza Proiektuaren idazketaren lizitazio prozesuari.
        

Patxi López Lehendakaria buru duen Jaurlaritzaren "+ Euskadi 09" Planaren barruan dagoen Oikiako Bazterbidea eraikitzeko inbertsioa 3,1 milioi eurotara heltzen da

Bilbo-Donostia lineako Unibertsitatea-Ardantza zatia (1,2 km) bikoizteko eta Amaña-Ardantza zatia (0,5 km) estaltzeko Eraikuntza Proiektuaren idazketarako 350.000 euroko aurrekontua dago, eta burutzapenerako epea 6 hilabetekoa izango da.                                                                                                                  

Unibertsitatea-Ardantza zatia bikoizteko lanak, San Lorentzo-Unibertsitatea eta Azitain-Electrociclos zatien bikoizketekin edo Karakateko bazterbidearen eraikuntzarekin batera, lagungarri izango dira Ermua-Eibar-Elgoibar tranbiaren maiztasunak hobetzeko eta, ondorioz, EuskoTrenek ustiatzen duen linearen erabiltzaileei zerbitzu hobea eskaintzeko.

Oikia

Jarduketa honek 3.088.650,40 euroko oinarrizko aurrekontua du (BEZ aparte) eta burutzapenerako epea 14 hilabetekoa izango da, birplanteatze akta sinatzen den unetik.

Proiektu horren barruan Zumaia eta Zarautz artean dagoen Oikiako geraleku zaharrean bazterbidea eraikitzea eta, aurreikusitako bikoizketa planen barruan jarduketaren eremuan (0,5 km) trenbide bikoitza egitea sartzen dira. Bikoizketa egiten denean, une honetan erabiltzen ez den geralekua kendu egingo da. Lan horri esker aukera egongo da Donostialdeko Metroaren maiztasuna Zumaiaraino luzatzeko.