|
Loiola eta Herrera artean topoaren bidea bikoiztea
Zati horrek 71,7 milioi euroko inbertsio osoa izango du, ia lehengo 12.000 milioi pezeta. Inbertsio horri esker, tren zerbitzuaren maiztasunak eta kalitatea hobetzeaz gain, inguruan bizi diren hiritar guztien bizitza kalitatea ere hobetuko da. Horrela, zehatzago esanez, honako jarduketa hauek burutuko dira:
- 2,6 kilometroko bide bikoitza bidaiarientzat: Maiztasunak bikoizteko aukera emango du, hau da, tren zerbitzuak eskaini ahal izango dira 7,5 minutuz behin, topoa metro bilakatzeko lanak amaitu eta gero.
- Merkantzietarako bakarrik bideratuko den trenbidea, sarbide zuzenarekin Pasaiako Portura: konpondu egingo da horrela une honetan bertan egon ohi den pilaketa.
- Trenbide pasagune bat kenduko da, eta ondorioz segurtasuna hobetuko da.
- Bi geltoki berri eraikiko dira, modernoak, seguruak eta erabilerrazak, eta zerbitzua emango diete 15.000 pertsonari Intxaurrondon eta beste 5.000ri Herreran.
- Hiriguneak zaharberritu eta egokituko dira, biribilgune berria eta zenbait gune berde eginez, eta
- Une honetan Urumea ibaiaren gainean dauden bi zubiak kendu egingo dira, eta haien ordez zutaberik gabeko berria eraikiko da. Horrek asko murriztuko du uholdeak egoteko arriskua, egungo zubiek eratzen duten tapoi hidraulikoa kendu egingo baita.
Proiektu horrek argi eta garbi erakusten du Iñaki Arriolak zuzentzen duen Sailak egungo topoa Donostialdeko Metro bilakatzearen alde egin duen apustu garbia. Proiektuari esker, asko hobetu egingo da eskualdetik eta hiriko beste tokietatik Donostia erdialdera trenez sartzeko aukera, 7,5 minutuz behingo maiztasunak eskainiz.
Bezeroen Arretarako bulegoa
Halaber, Donostialdeko biztanleei gogoratu nahi diegu Amarako Geltokiko atarian Hiritarren Arretarako Bulegoa dagoela zabalik. Bulego horren helburua, hiritar guztiei ETS Gipuzkoako trenbide sarean, egungo "Topoa" Donostialdeko metro bilakatzeko, burutzen ari den lanen nondik norakoaren berri ematea da.
Bulego hori astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, goizeko 8:00etatik 15:00etara. Informazioa eskatu ahal izango da, baita ere, 902 540 096 telefono zenbakira deituz edo helbide elektroniko honetan eskatuz: infoamara@ets-rfv.es.
|