|
Egun Tolosako Hernialde jatetxearen sukaldaria da Felix Garrido.
|
| Felix Garrido sukaldaria, irabazle txapelarekin (argazkiaren erdian) |
Euskadiko Sukaldari Gazteen Lehiaketan lehendabiziko saria lortu du Felix Garrido gazteak. Sukal Leku Fundazioak antolatu du lehiaketa hori, Donostiako Yeyette Jauregian. Epaimahaiko kideentzat (horien artean Juan Mari Arzak ezaguna) bi plater berezi prestatu zituen Errenteriako sukaldariak: izokin-mendrezka perla laranjekin eta arkume-saiheskia pipekin eta giltzurrunez eta pinaziz beteriko izterrarekin. Irabazlearen txapela eta 300 euro eskuratzeaz gainera, apirilaren 15ean eta 16an Madrilen egingo duten Espainiako Sukaldari Lehiaketan parte hartzeko aukera izango du Garridok.
Oso gaztea izan arren, eskarmentu handia du Garridok sukaldaritza munduan; Arzak, Bulli, Raco de Can Fabes eta Martin Berasategi jatetxeetan lan egin du. Hiru urte daramatza Tolosako Hernialde jatetxeko sukaldari gisa.
Cristian de Deigo Yañezek (Heriz jatetxea), Abel Corralek (Beltz Black jatetxea) eta Oscar Gonzalez Medanek (Kaialde jatetxea) bigarren, hirugarren eta laugarren postuak lortu dituzte, hurrenez hurren.
|