Azken eguneratzea: 2006/04/04
Irakurketa sustatzeko kanpaina abiarazi du Eusko Jaurlaritzak
Munduan mundu asko daude. Irakur itzazu lemapean, apirileko azken hamar egunetan zehar egingo da ELSN-eko liburutegi publikoetan

Gutxi irakurtzen duen edo batere irakurtzen ez duen publikoari zuzendua, kanpainan zehar liburutegia kalera irtengo da eta kalea liburutegira ekarriko


Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak kanpaina bat martxan jarri du irakurketa eta liburutegi publikoen (ELSN) zerbitzuak hiritar guztien artean sustatzeko.

"Munduan mundu asko daude. Irakur itzazu" lemapean, proiektuak kultura eta komunikazio jarduerak ditu oinarri, publizitate kanpaina baten bitartez ezagutzera emango delarik, telebistan, irratian eta euskarri grafikoetan, hain zuzen ere, apirileko azken hamar egunetan, Liburuaren Munduko Eguna dela eta, hilaren 23an.  

Helburua

Lan ildo honen helburu nagusia da gutxi irakurtzen duen pertsonak, edo tarteka besterik irakurtzen ez duenak (irakurle ahula, zenbait izendapenen arabera), mundu horretatik baztertua sentitzen baita, liburutegiari ikara galtzea.

Publiko mota honek arazoak izaten ditu liburutegira hurbiltzeko. Kultura eta kulturaren erakundeak gauza arrotza gertatzen zaizkio, eta ez du liburu edo egile jakin baten eskaera argirik. Erabili ohi dituen erreferentziak bere inguru hurbileko testuingurukoak izaten dira, hau da, familia edo lagunak eta komunikabideak. Publiko mota honek eskaera jakinik ez daukalarik, helburua da jendeak liburu bat hartzea, harekin prueba egin eta berriz uztera gonbidatzea, alegia, liburu egokia (edo egokiak) bilatzen saiatzea, pertsona jakin horri atsegin gertatuko zaiona.

Helburu nagusia, beraz, liburuek eta liburutegiek sor dezaketen ikara galtzen laguntzea da. Liburuak probatu egin behar direla ulertzen lagundu; irakurtzen hasten jakin behar da, eta, liburu bat gustukoa ez denean, uzten jakin.

Bigarren une batean, ez lehenago, nahi dira liburutegiarentzat bazkide berriak lortu. Ez dio axola zenbat diren bazkide berriak, baizik eta pixkana-pixkana normalean liburutegietatik urrun dauden gizarte talde edo sektoreetara iristea.


Lan-ildoak
A.- Liburutegia kalera eraman
A-1.Kalean liburuak eskaini // Kalean
A- 2.- Bibliotecario de cabecera  // Etxean
A- 3.- Erakusleiho lehiaketa // Dendetan
A- 4.- Follow Me  // Bidean
B. Kalea liburutegira ekarri
B- 1. Liburu eskainiak oparitu // Maitasunez
B- 2. Gonbidatu // Ate zabalik
B- 3. Recomendar //Esku zabalik
B- 4. Marcar // Seinalea utzi

1. Liburutegiaren zerbitzuak kalean eskaini

KALEAN IRAKURRI

Deskribapena:
Gutxi irakurtzen duen jendea ez da liburutegira joaten. Lan ildo honetatik, liburutegia irakurleen bila ateratzea da helburua. Liburutegia kalera ateratzen da, kulturarekin itxuraz zerikusirik ez duen testuinguru batera: aisialdizko espazioetara, erosketazkoetara, gizartekoitasun informalera… Liburutegiak liburuak eskainiko ditu, jendea liburutegira noiz joango liburu bila zain egon gabe. Liburutegiak oraindik ere bazkide ez direnei ere liburuak maileguan hartzen uzten die (gonbidapen bat da). Tratu pertsonalizatua da, pertsona bakoitzarentzat interesgarri izan daitezkeen gaiak, ondoena egokituko zaion liburu mota, etab. bilatuz. Irakurleak banaka-banaka irabazten dira.

Prozedura:
Liburutegiko lantaldeak erabakitzen du zer lekutan, hiriko zer espaziotan, nahi duen ekintza garatu. Asteko azoka izan daiteke edota tragoak hartzekoa, haur parkea edota auzoko jaiak. Liburutegia, sinbolikoki, aukeratutako lekura aldatzen da. Testuinguruaren arabera, liburutegiko lantaldeak liburu sail bat aukeratzen du, a priori interesik gehiena sor ditzaketenak. Ordenagailu bat ere eramango du, liburutegiko liburuen, material ikus-entzunezkoen eta informatikoen funtsak kontsultatzeko -eta erakusteko-, eta baita ELSN guztiarena ere (orobat eraman eta erakutsiko dira ELSNren liburuxkak, diptikoak eta material inprimatua).
Hautaturiko lekua, liburutegian, bere salmenta edo informazio gunean sinbolizaturik -gune tolesgarri, soil, bakun bat- berriketan aritzeko leku baten gisara eskaintzen da, eskaintzak egiteko leku, aukeren leku gisa.
Jendeari liburuak eskaintzen zaizkio, haien gustu eta itxaropenen gainean berriketan aritu ondoren. Jendeak liburuak etxera eraman ditzake, bazkide egin gabe, besterik gabe gutxieneko datu batzuk emanez. Nahikoa izango da izena, NAN eta telefonoa uztea. (Geroago, liburua itzultzerakoan, bazkide egiteko aukera eskainiko zaie, baldin liburuak jasotzen jarraitu nahi badute). Hilabete baten buruan, liburutegia liburuen bila joango da, delako pertsonak liburutegira joan nahi ez badu edo joan ezin bada.

2. DENDETAN IRAKURRI

Deskribapena: 
Liburutegiak bere funtsak eskaintzen ditu, auzoko dendek erakuts ditzaten. Hala, helburua da harategian haragiarekin, etxeko abereekin, baserriekin, gastronomiarekin, zoologiarekin… lotutako liburuak erakustea, edota beldurrezko edo historiako eleberriak, nolabait ere harategiaren munduarekin loturik egon daitezkeenak. Arrandegian beste era bateko liburuak erakutsiko dira, arrainekin, ibaiekin eta itsasoekin, arrantzako eskuliburuekin zerikusia dutenak, argazki albumak, etab.

Prozedura:
1-Denda bakoitzak aukeratzen ditu, liburuzainaren laguntzarekin eta haren ikuskaritzapean, erakutsi behar dituen liburuak. Liburutegiaren funtsekoak dira.
2-Denda bakoitzak bere erakusleihoak dekoratzen ditu (Talde Laguntzailearen lankidetzarekin.)
3-Liburutegiak marrazkigintza lehiaketa bat (6-11 urte) eta argazkigintza lehiaketa bat (12-15 urte) antolatzen ditu. Dendak eta dendako liburuak da gaia. Denda bat aukeratu, bertan dauden gaiarekin edo liburuekin, eta marrazkiak edo argazkiak egin.
4-Irabazleak ezagutarazten dira.
5-Hurrengo aste aktiboan lanak erakutsi egingo dira eta irabazleei sariak emango zaizkie.

 

3. ESPALOIETAN IRAKURRI

Deskribapena:
Giza kate batek Liburutegira daramaten espaloiak margotzen ditu. Seinaleak marrazkien eta grafittien bidez eginak izan daitezke. Bakoitzak nahi duena marraztuko du, dela gezi bat, dela letra bat, edo hitz bat, marrazki bat, bata bestearekin lotuz, harik eta kolorezko kale bat osatu arte, Liburutegira daraman kalea. Liburutegiaren inguruan esku hartzea da helburua, auzoan, inguruko kaleetan, irakurketaren eta kulturaren aldeko bidea erakusteko. Ekintza honek, seguru aski, ikastetxeen lankidetza beharko du. Haien inguruan, eta era guztietako elkarteen inguruan, badela jenderik segurtatu. Musikarekin eta entretenimenduekin giroa biziagotu. Ekintza hau, era guztietako publikoei zabalik dagoen arren, zehatzago, familiei zuzendua da bereziki. Ikastetxeen lankidetzarekin, eskolako komunitatea, haurrak eta gazteak, erakarri ahal izango dira.

4. MAITASUNEZ IRAKURRI

Deskribapena:
Pertsona batek liburu bat oparitzen dio beste bati. Ez da liburutegiko liburu bat. Norberak daukan liburu bat da, edo beste batentzat erosi duena. Zerbaitengatik ere, pertsona jakin bati beste pertsona jakin batentzat egokia iruditzen zaion liburua. Liburutegiak poltsak edo saskiak dauzka, erraz irits daitekeen liburutegiko leku batean ipiniak. Liburu bat oparitu nahi duen pertsonak bestearen argazki bat jartzen du edo liburuan haren izen-abizenak idazten ditu. Liburua poltsan uzten du. Liburuan ohar bat uztea edo ez uztea, eskaintza bat idaztea edo ez idaztea, hori norberaren aukera da. Garrantzitsua da ohol batean, leku ikusgairen batean, liburu bat eskaini zaion pertsonaren izena agertzea. Ahotik ahorakoa sustatu. Liburuak oparitzen zaizkien pertsona guztiak ez dira liburutegira maizenik joaten direnak izango. Liburutegiko zerbitzuak liburu bat jaso duen pertsonari deitzen dio, liburu bat duela zain esateko.

5.ELKARREKIN IRAKURRI
Deskribapena:

Liburutegia herri edo hiriko talde desberdinei zabaldu, elkarte edota kultura komunitateei, liburutegian bertan leku bat hartzera gonbidatuz. Aurren-aurrenik, komunitate horrek nahitaezkotzat jotzen dituen liburuen zerrenda (mugatu) bat proposatzera gonbidatzen dira. Liburutegiak zerrendako liburuak erosi eta aurkeztu egiten ditu. Era horretan, hautaturiko taldearen kultura ekarpenarekin aberasten da liburutegia, talde horrek komunitate osoarentzat adierazten duen kultura aberastasuna sinbolizatuz.Funtsezkoa da topaketa hori, liburuaren eta kulturaren bidezko truke hori, jendaurrean egitea. Jendea, prentsa eta komunikabideak oro har bertan direla.

Prozedura
Liburuzaina bere herri edo hiriko komunitateren batekin harremanetan jartzen da. Leku sinboliko bat eskaintzen dio, liburutegian parte hartzen dutela sentitzeko gonbidapen bat. Liburutegiak liburu zerrenda bat eskatzen dio delako komunitateari, haren iritziz bertan egon beharko luketen liburuek osatua: komunitate horrentzat funtsezkoak diren liburuak izango dira, hizkuntz arrazoiengatik, arrazoi praktiko edo sinbolikoengatik. Eskatutako liburuak lortzen direnean, komunitate horren ordezkariak liburutegira gonbidatzen ditu. Komunitateak liburu bat oparitzen dio liburutegiari. (Liburutegia guztiona da; denon artean elikatzen dugu).


6.OZEN IRAKURRI

Deskribapena:
Herri edo hiriko jendea liburu bat gomendatzera gonbidatu.Mintzaleku librea. Jendearen iritzi askeak, jende ezaguna nahiz ezezaguna izan.Ez da hitzaldi bat, aholku bat baizik. Iraupena minutu batetik 15 minutu bitartekoa izan daiteke. Liburu bat gomendatu eta hiru arrazoi emateko, arrazoi pertsonalak, emotiboak, ez jakitun baten arrazoiak emateko, batek behar duen denbora. Hala, ez da beharrezko ez literaturan jantzia izatea, ezta trebetasun oratorio berezirik izatea ere, ekintza honetan parte hartzeko. Pertsonatik pertsonara, bihotzetik bihotzera, aholku bat ematen ausartzea da.

Publikoa.
Publiko irakurzalea batez ere. Baina kaleko jendea bere liburua gomendatzera gonbidatzen badugu, haren inguru hurbila ere erakarriko dugu, lagunak edota familia. Honek ez du ekitaldi itxia izan behar, joan-etorrian dabilen jendearena baizik: alde batetik, zerbait gomendatzen duen jendea, eta, bestetik, sartu, tarte batez entzun eta alde egiten duen jendea. Joan-etorri horrek, ekitalditik nahi denean ateratzeko aukera izateak, publiko mota aberastuko du, eta sarbidea erraztuko dio liburutegiarekin eta irakurketarekin ohituta ez dagoen jendeari.

7. HARROTASUNEZ IRAKURRI

Deskribapena:
Nagusiki haurrei zuzendua. Tatuaje itsasgarriak eskainiko zaizkie, besoan eramateko (edo leku ezkutuagoetan). Egitasmoaren logoa da itsasgarri horren irudia.Liburutegiak banatu egiten du tatuajea maileguan emandako liburua itzuli eta irakurri dutela dioten gazteen artean. Itsasgarriak liburu bat irakurri dela esan nahi du. Irakurtzeak uzten duen arrastoa da. Egitasmoaren "indarraldiko" hiru astetan banatuko dira itsasgarriak. (Egitasmoaren  "latentetasun" aldietan, badago "puntuak" metatzeko aukera ere, itsasgarri gehiago eskuratu ahal izateko. Kasu bakoitzean zehaztu beharreko auzia da.) Liburu bat irakurtzeak arrastoa uzten du. Liburu bat irakurtzea zerbait bizitzea da. Aztarren bat uzten digu barren-barrenean. Arrasto hori ikusarazi nahi da, kanporatu egin nahi da: azaleratu, azalera ekarri. Itsasgarriak, irakurlearen tatuaje gisara, harrotasunez erakusten du liburu bat, bi, liburu asko irakurri direla.

Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala (ELSN)

Liburutegien on-line sare batez osatua dago, non 2181 udal liburutegi dauden, 481.000 erregistro baino gehiago datu-basean konpartituz (hiritarrari eskaintzen zaizkion aleak 2 milioi inguruan dabiltza)

Liburutegi sare honek erabiltzaile-agiri bateratua eskaintzen du. On-line sare honen bidez, adibidez, erabiltzaileentzako zerbitzu berriak daude eskuragarri, halako moldez non irakurleei, dauden liburutegian daudela, aukera ematen zaien liburutegien artean sorturiko datu-base guztiak kontsultatzeko, baita ere interesgarri zaizkien dokumentuak eskatzeko.