|
| Sailburua hitzarmenak izenpetzen |
Viviendas Izkiren izenean, Victor Allendek Fundación Laboral San Prudencio fundazioaren zuzendari kudeatzaileak sinatu du hitzarmena, eta Pagoa kooperatibaren izenean, Rosa María Conde, sozietateko lehendakariak.
Sailak esleipen zuzenaren bidez erabaki dezake onuraduna zein izango den, esleipenduna irabazi asmorik gabeko entitate asistentziala edo soziala -hala nola, fundazioak, mutualitateak, kooperatibak eta antzekoak- izanez gero, betiere, kasu honetan bezala, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko helburua badu.
Viviendas Izki
Viviendas Izki 2006an eratutako kooperatiba bat dugu. Kooperatiba hori irabazi asmorik gabeko Fundación Laboral San Prudencio fundazioak bultzatuta eratu zen, fundazioa osatzen duten enpresek beren langileei, onura sozial gisa, etxebizitza bat lortzeko aukera emateko asmoarekin.
Hitzarmenaren xedea da Salburuan, 14. sektorean (Olaranen) araubide orokorreko babes ofizialeko 81 etxebizitza sustatzea. Lurzati horri, guztira, 7.920 m2 ko aprobetxamendua dagokio; horietatik 360 m2 hirugarren sektorean erabiliko dira, hau da, lokal komertzialak eraikitzeko, eta 7.560 m2 babes publikoko etxebizitza kolektiboetarako.
Izkik etxebizitza horiek eraikiko ditu, trasteleku eta garajeekin, ondoren babes ofizialeko etxebizitzen onuradun izateko eskakizunak betetzen dituzten bizikidetza-unitateei besterentzeko.
Pagoa kooperatiba
Pagoa etxebizitzen sozietate kooperatiboa 2008an eratu zuen Rosa Luxemburgo fundazioak, irabazi asmorik gabeko fundazio gisa, herritar guztiek etxebizitza bat eskuratzeko duten konstituzio-eskubidea mamitzeko asmoarekin.
Hitzarmen horren xedea da Salburuko 13. sektorean (Larreinen), RC-13 lurzatian araubide orokorreko babes ofizialeko 90 etxebizitza eta horiei lotutako eranskinak elkarrekin sustatzea. Lurzati horri guztira 9.180 m2 ko aprobetxamendua dagokio; horietatik 780 m2 lokal komertzialak eraikitzeko erabiliko dira, eta 8.400 m2, babes publikoko etxebizitza kolektiboetarako
Pagoa kooperatibak araubide orokorreko babes ofizialeko 90 etxebizitza eta beste hainbeste trasteleku eta garaje eraikitzeko dituela hitz eman du.
Etxebizitza horiek kalitate-irizpide batzuei jarraituz eraikiko dira. Horrela, bada, eraikin gainetan eguzki kolektore lauak instalatuko dira, ur beroa lortzeko; etxebizitzak sukaldea jarrita izan beharko dute; eta ez da iparraldera soilik begiratzen duen etxebizitzarik eraikiko, energia gehiago aurreztu ahal izateko.
Biek ere, gehienez ere 3 hilabeteko epea izango dute oinarrizko proiektua aurkeztu eta aldi baterako kalifikazioa lortzeko. Aldi baterako kalifikazio eman eta 30 hilabeteko epea izango dute eraikuntza-obrak amaitzeko eta babes ofizialeko etxebizitzaren behin betiko kalifikazioa eskatzeko.
Azalera-eskubidea 75 urtetarako emango du, eta epe hori agortutakoan, eraikitakoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Ondarera itzuli beharko da.
|