Datu ekonomikoak (pdf. 1.131 kb)
Konklusioak
" Gainontzeko herrialde garatuetan gertatu den bezala, Euskadin krisi ekonomiko larri batean sartuta gaude, gure hazkundearen uzkurdura eragin duena.
" Une honetan, eta aurreko urteko azken hilabeteetatik, Euskadin unerik latzena sufritzen ari gara, eta litekeena da horrela jarraitzea 2009ko datozen hilabeteetan zehar. Urte gogorra eta zaila izango da.
" Hala eta guztiz ere, krisi honetan euskal ekonomia ingurukoak baino hobeto pairatzen ari dela esaten badugu ez litzateke gezurra izango. Hobeto eutsi diogu egoerari, eta horregatik krisiaren ondorio latzenak indar gutxiagorekin sumatu ditugu. Honako konklusioa begi bistan da, adierazle bati edo besteari begiratzen badiogu.
" Hauxe ez da kasualitate hutsa. Kontutan hartuta egoera honek ez diola krisi endogeno bati erantzuten, eta ikusita aurreko hamarkadatan euskal ekonomiaren hazkundea orekatua izan dela, krisiari erantzuteko inguruko ekonomiak baino hobeto prestatuta gaude.
" Eta aldi berean, ondo kokatzen gaitu, beste herrialde batzuk baino posizio hobean aurkitzen gara egoera egonkortzen hastean, krisitik atera eta hazkundearen abiadura hartu ahal izateko.
Aurreko urteko laugarren hiruhilabetean ekonomiak lortutako hazkunde ahulak, %0,4arekin, gure ekonomiaren uzkurdura gogorra adierazten du, eta aurreratu genuen moduan herrialde garatuak jasaten ari diren krisia euskal ekonomiarengan ere eragina izaten ari dela konfirmatzen du.
Modu honetan, aurreko urteko urritik Eusko Jaurlaritza iragartzen ari den aurreikuspen negatiboak baieztatzen dira. Duela hilabete eskas ere errepikatu genuen, Euskadin ekonomia egoera honen aurpegirik gogorrena 2008ko azkeneko hilabeteetan eta 2009ko hasieretan sufrituko genuela esan genuenean.
Adibidez, 2009 urterako %0,5eko hazkundea iragartzen genuen testuinguru horretan, aurreikusita genuen 2008ko laugarren hiruhilabeteak hilabete-arteko alde negatiboa emango zuela, baina, aitortu egin behar dugu, ez genuela gertatu den indar eta intentsitatearekin espero.
2008ko IV Hiruhilabetea
Urtarrilaren 14ean, komunikabideen aurrean, 2008 urteko itxieraren iragarpena egin nuen, eta orduan ere Euskadiko ekonomiaren inguruan "irakurketa bikoitza" azaldu nuen, gaurkoan egingo dudan bezala.
2008 urtearen laugarren hiruhilabetearen irakurketa negatiboa.
%0,4ko hazkunde eskasak jardueraren gero eta nabariagoa den dezelerazioan eragina izan du. Hainbesteraino, Barne Produktu Gordinean, %0,4 horrek hirugarren hiruhilabetearekiko 1,4 puntuko jaitsiera adierazten duela.
Gure ekonomiaren uzkurdura bereziki hiru elementutan islatu da:
- Aurreikusita genuen tasa negatiboa, lehengo aldiz eta oso argi, industria sektorean.
- Eskaerari dagokionean, erabateko lotura zuzena hartzen du inbertsioak egin duen beherakadarekin, emaitza negatiboz ere agertzen zaiguna.
- Azkenik, berriro ere ematen den etxeetako kontsumo gastuaren beherakada. Hamar urte ondoren, lehengo aldiz urte arteko emaitza negatiboan agertzen dena, %0,4koa.
Irakurketa ezkor honen ondorioa hazkunde emaitza negatiboa da, hau da, aurreko hiruhilabetearekiko Barne Produktu Gordinaren alde negatiboa (%-1,1). Honen inguruan, bi azalpen.
Lehenengoa, datuak ez gaituela sorpresaz harrapatu. Aipatu dudan bezala, aurreko hilabetean 2009 urterako iragarritako testuinguruan, aurreikusita genuen 2008ko laugarren hiruhilabeteak aurrekoarekiko alde negatiboa emango zuela.
Baina, benetan espero ez genuena hain gogor joko zuenik.
Bigarren hausnarketa. Emaitza honekin Euskadin krisi globala noraino iristen ari den neurtu dezakegu. Ikuspuntu honetatik, Europan eman den bataz besteko jaitsiera negatiboa %1,5ekoa izan da, bai €urogunean, bai 27koEuropar Batasunean; eta Espainian, %1ekoa, Estatu Batuetan bezala.
Bestalde, hipotesi gisa, guk iragarritako zenbait testuinguru bere epeetan aurreratu egin dela esan dezakegu, baina ondoren azalduko dut honekin adierazi nahi dudana.
Guztiarekin ere, 2008ko laugarren hiruhilabeteak badu, hala esaterik baldin badago, bere irakurketa positiboa, hau da, gutxi bada ere gure ekonomiak hazten jarraitzen duela. %0,4ari esker gehitzen goazela, eta neurri positiboetan agertzen dela.
Bestela, goaz gure inguruko ekonomien urte arteko emaitzak aztertzera, lortu dugun emaitzaren benetako balioa zein den ikus ahal izateko (2008ko laugarren hiruhilabetea: Euro Gunea, %-1,2; EB-27, %-1-1; Alemania, %-1,6; Frantzia, %-1; Espainia, %-0,7).
Gure ekonomiak, ingurukoen aurrean erakutsi duen jarrera hobearen arrazoi nagusia, urte osoan gertatu den bezala, gure esportazioak inportazioak baino gehiago igo direlako izan da, -Estatu espainoletik kanpo egin diren salmentei esker izan da, estatuko merkatuan gure produktuen salmentek beherakada garrantzitsua egin baitute-. Gauza da, bai esportazioak bai inportazioak jaitsi egin direla baina 2008ko laugarren hiruhilabetean lehenengoek bigarrenek baino eboluzio hobeagoa erakutsi dute. Honi esker, kanpo saldoaren ekarpena termino positiboan egin ahal izan da, % 0,4 emaitzarekin.
Faktore garrantzitsu honi esker, gure kanpoko balantza komertzialak orekatua jarraitzen izaten ahalbidetzeaz gainera, gure merkatuko produktuen lehiakortasuna adierazten da, non eta ziklo konplikatua jasaten ari diren merkatuetan. Faktore honek gure ekonomiaren osasun endogenoa agertzen du, krisia gure estruktura produktiboan oinarritzen ez dela adieraziz, eta kanpora zabalik dagoela lehiakorrak diren produktuak esportatzen jarraituz.
Beraz, zilegia da ere honako irakurketa positiboa egitea.
2008ko Balantze Orokorra
Euskadiko ekonomiak aurreko urtean bi atal oso ezberdinak izan zituen. Lehenengo sei hilekoan hazkunde maila oso garrantzitsuak lortu ziren, urtearen bataz besteko emaitza modu nabarian gaindituz, eta bigarren sei hilabetean berriz, nahiz eta emaitzak positiboan jarraitu duten, urteak aurrera egin ahala jardueraren jaitsiera oso handia izan da, aspaldian ezagutzen ez zen mailara helduz.
Beste modu batera esanda, 2008 urte amaieran ekonomiaren uzkurdura prozesuaren hasiera konfirmatzen joan da, eta honen iraupena eta intentsitatea zeintzuk izango diren iragartzera ez da inor ausartzen.
Ikuspuntu honi helduz, Euskadik 2008 urtean lortu duen %2ko Barne Produktu Gordinarekin,- gure aurreko estimazioaren bi dezima azpitik-, 2007 urteko hazkundearen erdia haztea suposatzen du, aurreko hiru urteetako hazkundearen erdia. Emaitza hau nahikoa adierazgarria egiten zaigu.
Hauxe horrela izanda, orain, emaitza hau, %2, jasaten ari garen testuinguruan kokatzen badugu eta gure inguruko ekonomikoen emaitzekin batera aztertzen badugu, dudarik gabe irakurketa positiboa egitera eramaten gaitu, ekonomia espainola ia bikoiztu egin baitugu (%1,2); Europa Batasunarena bikoitza gaindituz (%0,9); eta €urogunekoaren bataz bestekoa hirukoizten dugu (%0,7). Beraz, ikuspuntu honetatik, emaitzek ez dute azalpen gehiagorik behar.
Gure hazkundearen zutabeak bereziki bi izan dira, batez ere bigarren sei hilabetean.
Azaldu dudan kanpo merkataritzaren garrantziari buruz hausnarketa bat gehiago eman daiteke. Gure produktuak esportatzeko izan dugun gaitasunak euskal ekonomiaren osasun endogenoaren adierazgarri baldin bada, honek ere lehenetariko postuetan kokatzen gaituela ziklo aldaketa etortzean egoera honetatik irteteko.
Hazkundeari bereziki lagundu dion bigarren faktorea Administrazio Publikoen jarduera izan da, eta argi ikusten dena, alde batetik Administrazio Publikoen kontsumo finalaren gastu igoera hartzen badugu (%5,9), eta bestetik Administrazio Publikoek eskainitako zerbitzuen igoera, merkatukoak ez direnak (%7,3).
EUSTAT erakundeak gaur kaleratu dituen Kontuen arabera, bada inguruko ekonomiekin alderatuz azpimarra daitekeen beste datu bat, orokorrean enpleguaren eboluzioak urte osoan erakutsi duen jarrera, alegia. Beste ekonomia batzuetan enplegu netoak suntsitu diren bitartean, hemen orokorrean balantzea positiboa izan da.
Euskadin enpleguak bataz besteko %1,1eko igoera izan du. Urtean zehar, 10.000 lanpostu neto sortu ziren, eta pertsona okupatuen kopurua milioi bat eta hogeita bost milakoa izan zen.
EUSTATek zehazten dituen 10.000tik gorako lanposturen sorkuntza, bat dator erregistratu diren Gizarte Segurantzan 12.200 afiliatu berriekin.
Baina, bestalde, esan beharrekoa da ere urtearen azkeneko hiruhilabetean igarri den tendentzia aldaketarekin, batez ere azarotik aurrera, bai industrian bai eraikuntzan enpleguak galdu egin dira, %-0,4, industrian eta %-4,1 eraikuntzan.