Gaur, urriak 30, Arabako leku gehienetan itzalaldi analogikoa hastera doa, Lurraldeko Telebista Digitalerako (LTD) trantsizio‑planaren baitan. Euskadin egingo den lehen itzalaldi hau faseka egingo da, 35 baitira analogikoan transmititzeari utziko dioten zentro igorleak. Itzalaldia gaur hasi eta azaroaren 10ean bukatuko da, orduantxe baita zentro igorle nagusiek (Oro, El Raso, Ioar, Herrera eta Zaldiaran) analogikoan transmititzeari utziko diotenean.
Itelazpi (telebista eta irrati seinaleak garraiatu eta hedatzeko sare autonomikoa kudeatzen den Eusko Jaurlaritzako enpresa da) eta Abertis dira Euskadin LTDrako trantsizioa gauzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak jarriko dituztenak. Abertisek TVE eta kate pribatuen trantsizioaz arduratu da eta Itelazpik ETBkoaz. Nolanahi ere, Abertisek ez du bermatzen seinalea herri txikienetara iritsiko denik. Horren ardura Itelazpik hartu du, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Eudelen arteko hitzarmen bati esker.
Horrez gain, Itelazpi arduratu da ere eragindako herrietako biztanleek beharrezko informazioa jaso dezaten baita telekomunikazioetako instalatzaileei zein Probintziako Telekomunikazioen Buruzagitzari horren berri ematen. Halaber, udalekin hitz egin du horietako biztanleei informazioa eman diezaieten.
Datorren azaroaren 10etik aurrera, telebista LTDz edo kable bidez bakarrik ikusi ahal izango duten Arabako herriak honako hauek dira: Dulantzi, Añana, Armiñón, Arraia-Maeztu, Arrazua-Ubarrundia, Asparrena, Mañueta, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Kanpezu, Burgelu, Eltziego, Bilar, Harana, Iruña Oka, Iruraitz-Gauna, Kripan, Kuartango, Bastida, Lagran, Guardia, Lantziego, Lantaron, Lapuebla de Labarca, Legutio, Leza, Moreda Araba, Navaridas, Oion, Urizaharra, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Agurain, Samaniego, Donemiliaga, Urkabustaiz, Gaubeka, Eskuernaga, Gasteiz, Iekora, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia. Bizkaiko Ubide eta Otxandio herriek ere aldaketaren eragina jasango dute, Arabatik gertu daudelako.
Era berean, seinale analogikoa jasotzen jarraituko duten Arabako herriak eta itzalaldia datorren abenduaren 31n izango dutenak dira: Amurrio, Aramaio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondo.
Itzalaldian, Eusko Jaurlaritzak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak herritarren eskura bi telefono zenbaki jarri dituzte (012 y 901 201 004) informazio jasotzeko.