Antzokia
Antzezlana: boluntariorik?
Boluntariorik? Izenburuko antzezlana Euskadiko hainbat tokitan ikusi ahal izan zen 2012. urtean. Boluntariotza herritarrei, eta batez ere nagusiei gerturatzea zuen xede. Izan ere, norbanakoa aktibo mantentzeko bide eta gainontzekoentzat zerbitzu gisa ez ezik, onura pertsonal asko ekar dezakeen zerbait bezala ere aurkezten zuen antzezlanak boluntariotza hori. Detritus Teatrus konpainiak eta Pikor ekoiztetxeak gauzatu zuten Eusko Jaurlaritzako Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzarekin elkarlanean. Nagusiek, gainera, estra lanak egiten zituzten bertan. Emaitza samurtasunez eta sinpatiaz beteriko obra da, non ametsen mundua errealitate gordinarekin uztartzen den irmoki, humanitatearen indarrik ahaltsuena nabarmenduz: borondatea
- Portugalete: Ekainaren 7a| | Kartela· Prentsa Oharra (Gaztelaniaz)
- Zumarraga: Ekainaren 15a | Kartela
- Irun: Urriaren 3a | Kartela
- Alegria-Dulantzi: Urriaren 7a | Kartela · Diptikoa
- Muskiz: Urriaren 18a | 18:00etan | Meatzari Aretoa | Kartela · Diptikoa
- BEC (Barakaldo) Certamen Nagusi-ren barruan: urriaren 20an | eguerdiko 12:45ean.
- BEC (Barakaldo) Estatuko XV. Boluntariotzaren Kongresua: Azaroaren 27an | 18:00etan
- Berriz: Azaroaren 24an | 20:00etan | Kultura Etxean | Kartela
- Vitoria-Gasteiz: Azaroaren 29an | 18:00etan, Beñat Etxepare Antzokian | Kartela
- Donostia-San Sebastián: Abenduaren 20a | Printzipal Antzokia | 19:00ak. | Kartela