| 2005eko Urriaren 3ko Ilargi-Eklipsea dela-eta Kontuan Hartu Beharreko Gomendioak |
|
|
-
Arau orokor gisa, inoiz ez zaio eguzkiari zuzenean begiratu behar ez aparatuekin, ez iragazkiekin, eta inondik ere ez begiekin inolako babesik gabe.
-
Begiaren kristalinoaren lupa-efektuak handitutako eguzki-izpien erradiazio ultramore eta infragorriek, erretina erre dezakete. Nork ez du paper zati bat erre eguzkiaren argia eta lupa bat erabiliz? Hori berori gerta daiteke gure begiekin. Hor dago arriskua.
-
Horregatik, eguzkiak aurrez aurre jotzen digunean, berezko erreakzioa begiratzeari uztea edo begiak ixtea da. Hori da, eguzkiaren aurrean defentsa-mekanismo gisa erabiltzen duguna, "eguzkiak itsutu ez gaitzan".
-
Bada, eguzkiak distiratzen duen urteko egun bakoitzean pasatzen den hau berau gertatuko da eklipsea gertatzen denean. Eguzkiak, partzialki edo guztiz agerian egonda ere, gure erretina erre dezaketen erradiazio berdinak igortzen ditu, hasiera batean horretaz ohartu ez arren.
-
Hori dela eta, gertatuko den eklipsearen aurrean, beti hartuko genituzkeen neurriak hartu behar dira: begiak babestea. Horretarako,
-
ez dira nahikoak eguzkitako betaurreko normalak; ez kristal ilunak, ez argazki-filmak, ezta erradiografia-plakak ere;
-
soldatzaileek erabiltzen dituzten antzeko iragazkia duten eta homologatuta dauden bereziki diseinatutako betaurrekoak erabili behar dira. Betaurreko horiek oso garestiak dira gainera.
-
Azkenik, ume txikiekin arreta berezia izan behar da, konturatu gabe, pertsona helduek egin behar ez dutenari jarraituz, eguzkiari begira gera daitezkeelako. Ondorioak oso larriak izan daitezke: itsutasuna barne.
-
Eguzkiak ez zaitzala itsutu. Ez badituzu betaurreko berezi horiek ipintzen, ikus ezazu lasai eta eroso zure etxeko telebistaren bitartez. Eklipsea ikusiko duzu lainotuta egon arren. Eta eguzkiak ez zaitu itsutuko.
|
|
|
|
Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Telf. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@ej-gv.es
|
|
|