Zer da | Zergatik egiten da | Zertan datza | Ekintzak | Etorkizunerako erronkak

 

ZER DA GIZONDUZ?

Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du.

Hauek dira bere helburuak:

• Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde eta emakumeen indarkeriaren aurka sentsibilizatutako eta inplikatutako gizonen kopurua handitzea.

• Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren esparruan trebakuntza duten gizonen kopurua handitzea.

• Gizonek etxeko lanetan eta pertsonen zaintzan duten erantzunkidetasuna handitzea.