Immigrazioa · Berdindu · GLBT-araudia · Amatasun partekatua

Laguntza bidezko ugalketa-tekniken bitartez jaiotako seme-alaben seme-alabatasuna

Pertsonen sexuari buruzko aipamenaren erregistro-zuzenketa arautzen duen martxoaren 15eko 3/2007 Legea (BOE-A-2007-5585) onartu aurretik, bi emakumez osatutako ezkontza baten  esparruan jaiotako adingabeei dagokienez, ama ez-biologikoak, halakotzat onartua izateko, adoptatzeko prozedura hasi behar zuen..

Aipatutako Legeak, bere lehenengo xedapen gehiagarriaren bidez,  Laguntza bidezko giza ugalketako teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legearen 7. artikulua (BOE-A-2006-9292) aldatzen du, hirugarren atal bat gaineratuta. Izan ere, atal berri horrek filiazio edo seme-alabatasun automatikoa ahalbidetzen du, hau da, jaioberria jaiotzen denetik Erregistro Zibilean bi amen seme edo alaba gisa inskribatzeko aukera ematen du.

"7. artikulua. Laguntza bidezko ugalketa-tekniken bitartez jaiotakoen seme-alabatasuna.

3. Emakumea beste emakume batekin ezkonduta, eta ez legez edo izatez bananduta, baldin badago, azken horrek ezkontideen helbideko Erregistro Zibileko arduradunari adierazi ahal izango dio baimena ematen duela bere ezkontidearen semea edo alaba jaiotzean jaiotakoarekiko semetasuna edo alabatasuna bere alde ebazteko.”

Ama ez-biologikoaren betebeharrak

  1. Haurraren ama biologikoarekin ezkonduta egotea,  eta ezkontza-egoera egiaztatzeko Familia Liburua aurkeztea.
  2. Laguntza bidezko giza ugalketa-tratamendua gauzatutako osasun-zentroko dokumentazioa aurkeztea, non tratamendu hori hasteko ama biologikoaren onespena nahiz ama ez-biologikoarena azalduko diren.
  3. Bere ezkontidearen haurrarekiko seme-alabatasuna aitortzeko borondatea adieraztea idatziz eta erditze aurretik, ezkontideen bizilekuari dagokion erregistro zibileko epaile arduradunaren aurrean.

Oso garrantzitsutzat jotzen dugu azken betebehar hori; izan ere, “aurretiazko adierazpena” ez egiteagatik arazo larriak izan dira zenbait erregistrotan ama ez-biologikoa legez halakotzat aitortzeko orduan.

Babes-ekintza - Gizarte Segurantzaren prestazioak

Prestazioak neurriak dira, Gizarte Segurantzak abian jartzen dituenak zoritxarreko egoera edo premia-egoera jakin batzuk prebenitzeko, konpontzeko edo gainditzeko, kontuan hartuta egoera horietan daudenek diru-sarreren galerei edo gehiegizko gastuei egin behar izaten dietela aurre normalean. Gehienak ekonomikoak dira.

Informazio gehiago

Emakume lesbianen amatasuna [pdf 2.5 mb]

Azken eguneratzea: 2012/05/10