NAZIOARTEKO LAN-JARDUNALDIAK KULTURAREN BEHATOKIEKIN
Programa | Ondorioak

PROGRAMA
[ IGO MENURA ]
Proiektua martxan jartzeko lehenengo lanak egin ondoren, Kulturaren Euskal Behatokiak (KEB) geldialdi bat egin zuen etorkizuneko erronkei erantzuteko.
Hala, Kulturaren behatokiekin egindako nazioarteko lan-jardunaldien bidez, ibilbide luzeagoko erakundeekin biltzea izan zen asmoa, esperientziak eta praktika onak partekatzeko. Jardunaldi horiek Donostian izan ziren, 2007ko azaroaren 14, 15 eta 16an.
Jardunaldien helburu nagusia kultura-behatoki bat abian jartzeari buruzko esperientziak partekatzea izan zen .
Hala, behatoki (eta erakunde) hauek gonbidatu ziren:
- Observatoire de la culture et des communications du Québec
- Département des études, de la prospective et des statistiques (DEPS)
- Osservatorio culturale del Piemonte
- Kataluniako Generalitateko Kultura Saila
- Galiziako Xuntako Kultura eta Kirol Kontseilaritza
- Kulturaren Euskal Behatokia
Azaroaren 16ko jardunaldietan, Kultura 07 kulturari buruzko I. urteko txostenaren aurkezpen publikoa egin zen eta gonbidatutako behatokietako arduradunekin mahai-inguru irekia.
ONDORIOAK
[ IGO MENURA ]

Azaroaren 14 eta 15ean Kultura Behatokien arteko lan jardun itxiak izan ziren Donostian. Lan jardun hauek Nazioarteko Kultura Behatokien Jardunaldietan kokatu behar dira.
Egindako lanaren ondoriorik azpimarragarrienak ondokoak dira:
1. Kultura Behatokiek eragile publiko zein pribatuak dituzten beharrei erantzun behar diete. Kultura komunitate baten zerbitzura daude eta erabakiak hartzen eta sektore estrategiak zehazten laguntzeko tresnak izan beharra dute.
2. Behatoki baten ezaugarri nagusiena sinesgarritasuna izatea da. Neutraltasun eta autonomiak lagun dezakete helburu hau lortzen. Hala eta guztiz ere, azpimarratu da behatokien hasierako urratsetan lehentasunezkoa dela instituzioen bultzada koordinatua eta indartsua izatea.
3.- Gonbidatutako behatokiek egokitzat eman dute Kulturaren Euskal Behatokiaren planteamendua eta egindako lanak bere lehendabiziko urte honetan.
Dena den, oinarrizkotzat jotzen diren kultura esparru klasikoez gain berriki agertzen ari diren zeharkako esparruei adi egon beharra adierazi da. Esparru berri hauen artean aipatu dira:
- Gazteen (6-14 urte bitartekoetatik hasita nerabezaro artekoak) kultura ohitura eta praktika berriak. Azken hauen artean azpimarratu da “gela txokoko” eta bakarkako kultura, taldekoago den kulturari kontrajarriz.
- Teknologia berrien eragina, oso lotua kultura ohituren aldaketekin
- kultura eta komunikazioaren arteko loturak, gazte eta kultura ohitura berriak zeharkatzen dituen eremu gisa.
4.- Behatutako lurralde errealitateari egokitzeak duen garrantziarekin koherentzia izanik eta eraginkortasun printzipioaz bat, dagoen informazioa aztertzetik hasi behar da. Zentzu honetan oso egoki baloratu da Kultura 07 txostena egiteko erabili den irizpidea.
5.- Erabateko adostasuna dago gune publiko eta sektoriala (batzorde, kontseilu edota lan taldeak) bateratu eta koordinatu beharraz. Honek bermatuko du eta behatokien garapen eta egonkortasuna. Gune hauek diagnosia, kontrastea edota prozesu eta emaitzak zabaltzeko eremuak dira. Guzti hau behatokien epe ertain eta luzerako lana ahalbideratzen badu baino ez da eragingarri.
6.- Behatoki baten arrakastarako lehengaia bere lan eta emaitzak erakusteko gaitasunak adierazten du. Horretarako, betiko formatuez gain (papera, web-a, eta buletin elektronikoak) sare bidezko zabalkundeari eman behar zaio lehentasuna, informazio iturri diren eragileei bere biziko garantiza emanez.
7.- Behar beharrezkoa da behatokiaren jarduna oinarrizko eremuetan edota kultura aktibitatearen bihotzean kokatzea. Era honetara mugan dauden eremuetan galtzeko bideari ihes egingo zaio. Horretaz gain, urratsez-urrats lan egitea lehenetsi behar da, alegia behatokiak aurrera daramatzan jarduera eta eremu estatistikoaren estaldura mailakatua.
8.- Kultura informazio sistema batek lurralde konparagarritasuna eta bakoitzaren berezitasunen arteko oreka bermatu behar du.
9.- Egun biotako lanaren ondorio dugu parte hartzaileen arteko lankidetzarekin jarraitzeko borondatea. Hori aurrera eramateko sare bat sortzeko oinarriak jartzea erabaki da. Oinarriok datozen hilabeteetan zehaztuak izango dira. Elkarren arteko langai moduan aipatu dira, globalizazioaren eragina aztertzeko metodologiak lantzea eta teknologi berrien eragina kultura, zabalkunde, ohitura eta kontsumoan. Sare bidezko lana gai zehatzen inguruan egituratua eta espero diren emaitzak gaineratuz egingo da.