Immigrazioa · Berdindu · GLBT Informazioa · LGBT kolektiboa
Homosexualitatearen ikusgarritasunari buruz hitz egiterakoan, denboran atzera jo behar dugu XX. mendearen hasieraraino, zehazki Gerra Handiak ezarritako aldiaren hasiera-amaieraraino. Izan ere, garai horretan aurki dezakegu jokaleku geopolitiko eta sozial berri baten muina, mugimendu homosexual modernoaren lehen ikusgarritasun-zantzuak baldintzatuko dituena.
Dena den, 60ko hamarkadan, asaldura iraultzaile generikoaren esparruan, eta zehazkiago, 1969. urtean Stonewall Inn (AEB) tabernan jazotako gertakarietan, aurkitu dugu inflexio-puntu garrantzitsuena alor horri dagokionez. Izan ere, gay militantziaren erabateko aldaketa ekarri zuen Stonewall kasuak. Kontzientzia homosexualaren iratzartzearen seinale bihurtuko da polizia-jazarpenaren eta diskriminazioaren aurkako borroka. Garai bateko ulertzea berdintasunaren bilaketak ordeztuko du. Onarpena bilatzeari uzten zaio eta gizarte-egiturak berak aldatu nahi dira. Horrenbestez, Stonewall zedarria da gay eta lesbianen eskubideen aldeko borrokan.
AEBetatik zabaldu zen kontzientzia hori eta estatu espainola ez zen salbuespena izan. Talde feministen eta beren lana homosexualen eskubideen alde kontzentratzen duten lehen taldeen lehen mugimenduak izango dira. Talde txikiak dira, homosexualitateari buruzko diskriminazio-legeen aurka borrokatzeko klandestinoki biltzen direnak.
Berrikuntza-taxu horrek, gizarte- eta kultura-esparruan orokortu zenak, gaur egun arte izan du jarraipena. Lesbiana, gay, bisexual eta transexual/transgeneroen taldea izendatzeko erabiltzen ditugu LGBT siglak. Terminoa sinplifikatu eta gay kolektiboari soilik lotzea ohikoa izan bada ere, kolektiboaren konplexutasuna eta aniztasuna islatu nahi dute siglek, egia esateko.
Urte asko igaro dira ordutik hona, baina egia esan, LGBT aktibismoak erabateko protagonismoa eta esanahia du gaur egun ere. Egia da garaiak aldatu direla, eta ugariak dira izandako lorpenak, baina horrek ez gaitu eraman behar uste faltsu bat onartzera, hau da, LGBT errealitatea normalizatuta dagoela. Oraindik ere asko dira irekitako fronteak, eta asko, halaber, etorkizunerako erronkak Eta testuinguru horretan dira esanguratsuak, halaber, Euskadi osoan beren zeregin horretan jada aspalditik hona beren egiteko kontzentratzen duten kolektiboak, hala nola Ehgam, Aldarte, Errespetuz, Hegoak, Lesbitoria-gaysteiz, Gehitu…