Forma joven gida

Andaluziako Junta

Forma joven gida

  • Norentzat: Gazte eta nerabeentzat
  • Programaren helburuak: “Forma Joven” Andaluziako gazteen artean testuinguru eta jarrera osasungarriak sustatzeko osasun-estrategia bat da. Sektore arteko ekintzan oinarritua, Andaluziako Juntako zenbait Sailek elkarlanean jarduten dute aurrera ateratzeko, baita bestelako erakunde eta agente sozialekin edo udaletxe edo guraso-elkarteekin batera ere. Funtsean, gazte eta nerabeen testuinguruetan, osasuna sustatuko duten jarduerak hurbiltzea eta osasun-alorrean eman daitezkeen arrisku-egoerak prebenitzea du helburu estrategiak, baita gazteei funtzio aktiboa eta funtsezkoa eskaintzea ere jarduera horietan.
  • Programa “Puntos Forma Joven” deritzon lekuetan garatzen da, eta puntu hauek nerabeak eta gazteak biltzen diren ohiko espazioetan kokatzen dira, besteak beste, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, eskola-tailerretan, unibertsitateetan, aisialdi- edo komunitate-espazioetan, etab. Bertan elkartzen dira “Forma Joven”eko eragile nagusiak: gazteak, hezkuntzako profesionalak, osasun-alorreko profesionalak eta bitartekariak. Landu beharreko espazioaren arabera, beste sektore, instituzio eta erakunde batzuetako profesionalek hartzen dute parte, baina, betiere, gaztearen protagonismoa mantentzen da. Izan ere, gazteriaren osasunarekin zerikusia duten gaiak aintzat hartuz egiten dira banako eta taldeko jarduerak.
  • Nola egiten da (on-line, aurrez aurrekoa…): aurrez aurrekoa
  • Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan:
    • Gurasoak portaera-eredu bezala.
    • Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
    • Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).
    • Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezal.a
    • Bestearen ikuspuntuan jartzea. *
    • Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika.
    • Auto-estimua sustatzea duen garrantzia. *
    • Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.
    • Gatazkarekiko esposizioa saihestea.
    • Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak)*
    • Eskola eta familia arteko harremana sustatzea.
    • Aitaren inplikazioa.
    • Ordezko zaintzaren kalitatea.
    • Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea: 2014/01/15