Hiriak drogen aurrean programa
Jaengo Udala
Hiriak drogen aurrean programa
- Norentzat: Oro har, populazio guztiarentzat, nahiz eta jarduera asko arrisku-talde gisa izendatzen direnentzat bideratuak izan.
- Programaren helburuak:
- Droga legalen zein legez kanpokoen erabilera edo gehiegizko kontsumoa murriztu edo arintzea, drogen kontsumoari hasiera eman zioten faktoreak baztertuz edo murriztuz eta babes-faktoreak sustatuz.
- Herritarren inplikazioa eta parte-hartzea estimulatzea, haien erakunde eta elkarteen bitartez, hiri osasuntsuago bat eta ezein drogaren kontsumorik sustatuko ez duena eraikitzeko.
- Drogen kontsumoak dakarren arriskua murrizteko ekarpena egitea, bereziki, asteburuetan noizean behin edo normalean kontsumitzen duten gazteei begira.
- Arrisku-egoerak bizi dituzten kolektibo espezifikoetan eragitea (gatazkak dituzten adingabeak, alkoholikoen seme-alabak, haurdunak, etab.).
- Familiei bideratutako prebentzio-programak sustatzea.
- Nola egitean da (on-line, aurrez aurrezkoa…): "Hiriak drogen aurrean" programaren bitartez, azarotik aurrera egiten ari diren jarduera nagusia Gurasoentzako Formazio Eskola bat da. Formazio-, informazio- eta koordinazio-estrategien baitan kokatzen da. Formazio-ekintza honen helburu nagusia familian hezkuntza-gaitasunak eta komunikazioa sustatzea da, baita ohitura osasungarriak indartzea ere.
- Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan:
- Gurasoak portaera-eredu bezala. +
- Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
- Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).
- Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezala.
- Bestearen ikuspuntuan jartzea. +
- Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika.
- Auto-estimua sustatzea duen garrantzia.
- Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.
- Gatazkarekiko esposizioa saihestea.
- Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).
- Eskola eta familia arteko harremana sustatzea.
- Aitaren inplikazioa.
- Ordezko zaintzaren kalitatea.
- Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea:
2014/01/16