Jarrerak eta estrategia kognitibo sozialak

AECS

Jarrerak eta estrategia kognitibo sozialak.

Ebaluazioa

arrisku maila baxu, ertain eta altua duten nerabeak.

Helburua

nerabeen konpetentzia sozialaren ikuspegia eskaintzea, hau da, bizi diren ingurunearen egokitzapen soziala gehien errazten edo gehien oztopatzen dituzten aldagaiak.

Formatua

Jarrera sozialeko 9 eskala eta pentsamendu sozialeko 10 eskala aztertzen ditu. Adibidez, agertzen diren eskala batzuk hauek dira: CON: Adostasun soziala: Eskalak sozialki egokia denarekiko adostasuna ebaluatzen du; bizikidetza eta elkarrenganako errespetua errazten duten arau eta muga sozialen betetzea aztertzen du; arau eta muga sozialen kontzientzia, demokratikoki onartuak izan diren printzipio arrazional bezala; norbere erantzukizun moralaren kontzientzia. SEN: Sentiberatasun soziala: besteen sentimenduekin sintonizatzeko joera ebaluatzen du; norberarenak bezalakoak ez diren besteen izateko modua onartzeko ahalmena; besteak baloratzea; besteen irudi positibo bat izatea. AC: Laguntza eta kolaborazioa: eskalak norberarena besteekin partekatzeko joera neurtzen du; haien errendimendua estimulatzea, indartzea; lan bateratuetan parte hartzea; adostasunez konponbideak eraikitzea. AGR. Oldarkortasuna-setakeria: eskalak pertsonen edo gauzen aurkako adierazpen oldarkorra izateko joera aztertzen du.

EGILEAK:
Moraleda, González eta García-Gallo
URTEA: 1998, 2004

Tresna

Honako azterlanean erabilita, non aplikaziorako argibideak, zuzenketa-irizpideak eta galdera-sorta agertzen diren: http://www.kideitu.euskadi.net/contenidos/informacion/investigacion_evalua/eu_investig/adjuntos/InvestigacionEvaluacion2008versionfinal.pdf
Merkaturatzea:
http://www.libreriavesalius.com/products/AECS,-ACTITUDES-Y-ESTRATEGIAS-COGNITIVAS-SOCIALES.html

Azken eguneratzea: 2013/11/15