Eskiaren historia

Eskia gaur egun modan dagoen kirola da, baina aspalditik egiten dena. Eskiaren sorrera orain dela ehunka urte izan zen, KA 2500 urtean hain zuzen ere. Horren erakusle da Norvegian agertu de harri bat. Bertan, eskien bidez ehizatzen ari den gizon bat ageri da.

Ordutik hona eskiak aurrerapen asko izan ditu eta 1850. urtean eski garaikidea bezala ezagutzen dena sortu zen. Sadre Norehin norvegiarrak sortu zuren hori. Une horretan, eguneroko bizitzan erabilgarria zen eskia, dibertsiorako eta aisialdiaz gozatzeko elementuan bilakatu zen. Urteak aurrera joan ahala, Snowboardeskiak, bertan erabiltzen diren materialak eta teknikak berriztatu egin dira eta garai berrietara egokitu. Eskiaren inguruan kirol eta espezialitate berriak ere sortu dira. Snowboarda da horren lekuko.

Snowboarda kirol berria da, mende laurdeneko bizia besterik ez duena. Eskiaren alternatiba bezala sortu zen eta gaur egun jarraitzaile asko ditu. Snowboardean erabiltzen den teknika eskian erabiltzen dena baino errazagoa da eta tablaren erabilera ez da oso zaila. Egun gutxitan modu egokian egin daitekeen kirola da.