|
Ariketa fisikoa ona da osasunerako, baldin eta neurriaz, erregulartasunaz eta zentzuaz egiten bada.
Arnasketaren erritmoa areagotzeko bezain indartsua izan behar da, baina hitz egiten uzten duena; adibidez: oinkada azkarrez ibili, igeri egin, footing egin, bizikletan ibili...
Onena da erregulartasunaz egitea, astean hiru edo lau bider, hogei edo hogeita hamar minutuz (hasieran, denbora gutxiagoz ere nahikoa da). Ez da beharrezkoa hogei edo hogeita hamar minutuak aldi berean egitea
Ariketa fisikoak bihotza indartu, odol - zirkulazioa hobetu, gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua gutxitu eta hezurren deskaltzifikazioa, loditasuna, diabetesa...prebenitzen laguntzen du.
SAskoz ere hobeto aurkituko zara.
Ondorio mesedegarri horiek gehitu egingo dira dieta askotarikoa eta orekatua egiten baduzu eta tabakotik urrun jarraitzen baduzu.
Ariketak egin baina zure adinaren eta osasun egoeraren arabera.
|