Dermatitis Agerraldia HENNA-rekin eginiko behin-behineko Tatuaje Batengatik
 

Komunikabideek dermatitis agerraldi baten berri eman dute henna beltzarekin eginiko tatuaje baten ondorioz sortua. Osasun Publikoko Zuzendaritzak beharrezko deritzo honako zehaztasun hauek gogoraraztea mota honetako praktikei dagokienez:

Bi era daude larruazalean marrazkiak egiteko:

  • Larruazala zulatuz eta pigmentuak sartuz. Pigmentazio iraunkorra da, alegia, bizitza guztirako.
  • Larruazala zulatu beharrik gabe. Pigmentua larruazalean zehar zurgatzen da eta hamabostaldi bat edo irauten du.

Lehenengo kasua praktika erasokorra da, zauriak egiten direlako,  osasunerako oso arriskutsuak izan daitezkeenak: infekzioak, inoiz hainbat urte igaro eta gero agertzen direnak, esate baterako hepatitisa eta HIESA, ia beti esterilizatu gabeko orratzak erabiltzeagatik gertatzen direnak, edota, oro har, arau higieniko-sanitarioak ez betetzeagatik.

Gainera, bi motetako tatuajeetan sor daitezke konplikazio lokalak –ukipeneko dermatitisa, larruazaleko erreakzioak, orbain patologikoak, etab.– dihardugun kasu honetan gertatu den bezala. Askotan, konplikazio hauen kausa zera izaten da, produktu kosmetikoen arloan indarrean dagoen araudia ez dela betetzen, edota erregistro sanitariorik ez daukaten produktuak erabiltzen direla.


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Telf. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2007/08/22