Oporretarako gomendioak: larruazalaren zainketa

 

Larruazalak zainketa berezi batzuk behar ditu. Urtaro honetan, giro eguzkitsuekin eta askok beltzaran egoteko izaten duten obsesioarekin, larruazalaren zainketak areagotu beharra dago.

Eguzkia gauza ederra da geure larruazalean D bitamina eratzen laguntzen duelako, hezurretan kaltzioaren zurgapena areagotzen duelako eta errakitismoa eta osteoporosia prebenitzen dituelako.

Baina ez dugu saiatu behar azkarregi belzten kolore beltzaran eder bat erakustearren. Eguzkitan luzaroegi egoteak, larruazala erretzeaz gain, ondorio kaltegarriak dakartza, adibidez, zimurrak, gazteegi zahartzea eta, inoiz, minbizia ere bai.

Ondorio kaltegarri hauek saihesteko honako aholku hauek kontuan eduki beharra dago:

  • Aurreneko egunetan era gradualean hartu eguzkia, ordu eguzkitsuenak saihestuz.
  • Kontuan eduki behar dugu zer motatakoa den gure larruazala, eta eguzkitik babesteko krema egokia erabili.
  • Haurrak sentikorragoak dira, beraz, arreta neurriak areagotu egin behar dira hauekin.
  • Azkenik, kontuan eduki behar dugu medikamentu batzuk kontrako erreakzioak eragin ditzaketela, hartzen ditugun bitartean eguzkitan jartzen bagara.

Ez dezagula inoiz ahaztu geure larruazala bakarra eta bizitza guztirako dela.

Erlazionatutako edukia


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2008/02/13