Urtaro griperako txertaketa kanpaina irailaren 14an hasiko da eta urriaren 31n amaitu.
Griperen aurkako txertoak dira gaixotasuna prebenitzeko neurririk eraginkorrena eta, beti-beti infekzioa saihesten ez badute ere, gaixotasunaren intentsitatea eta konplikazioak arintzen dituzte.
Griperen aurkako txertoak mota inaktibatukoak dira, seguruak dira eta administratu dakizkieke emakume haurdunei.
Urtero, Osasun eta Kontsumo Sailak eta Osakidetzak gripearen aurkako txertaketa kanpaina bat egiten dute 65 urtetik gorako pertsonei eta arrisku taldeei dagokien populazioari zuzendua.
Txerto hau eraginkorra da ohiko urtaro gripearen, hau da, urtero udazken-neguan agertu ohi denaren aurka.
2009-2010 denboraldian, ipar hemisferioan urtaro txertorako gomendatzen diren birusak honako hauek dira:
- A/Brisbane/59/2007 (H1N1) tipoko birus bat.
- A/Brisbane/10/2007 (H3N2) tipoko birus bat.
- B/Brisbane/60/2008 tipoko birus bat.
Urtaro griperako txertaketa kanpaina irailaren 14an hasiko da eta urriaren 31n amaitu.
65 urte beteta dauzkaten pertsonek egin behar duten gauza bakarra beren osasun zentro edo ohiko anbulatoriora joatea da eta beren OTIa (edo, ez badaukate, NANa) aurkezte hutsarekin, txertoa administratuko zaie.
65 urtetik beherako pertsonek, baldin arrisku talderen bati badagozkie, beren medikuarekin hitzordua eskatu behar dute txertoa hartu ahal izateko.
Urtaro gripearen aurka txertatzeko arrisku taldeak
- 65 urte edo gehiagoko helduak.
- 65 urtetik beherakoa, arazo hauetakoren bat jasaten badute:
- Aire Fluxuaren Butxadura Kronikoa (A.F.B.K.)
- Diabetes.
- Kardiopatia kronikoa.
- Gaixotasun hepatiko kronikoa.
- Giltzurrun gaixotasun kronikoa.
- Izaera kronikoko beste patologia batzuk.
- Terapia immunosupresorea hartzen duten pazienteak.
- Emakume haurdunak.
- Drepanozitosia eta beste hemoglobinopatia batzuk dituzten haurrak.
- Azido azetilsalizilikoarekiko iraupen luzeko tratamenduan dauden haurrak.
- Pertsonal sanitarioa.
- Hegazti granjetako langileak.
Erlazionatutako informazioa
|