Katalogazio Arauak

Euskarazko dokumentuak katalogatzeko tresna berria

Izenburua: Katalogazio arauak
Egilea / Erakundea: Taldea
Hizkuntza: Euskera
Orrialde-kopurua: 641
Argitalpen-data: 2008ko apirila
Erabilgarritasuna: Argitalpena eskuratu nahi baduzu, egin eskaera Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusian: ejgvpublicaciones@ej-gv.es edota ondoko helbidean: http://www.elkar.com/
Formatu digitalean hemen eskura dezakezu: Katalogazio arauak (pdf, 8,25 MB)

katalogazio arauak

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren egitekoen artean autonomi erkidegoko kultura panoramika osatzen duten eremu ezberdinetan euskararen erabilera normalizatzeko behar diren neurriak garatzea ere badago.

Zentzu honetan, euskal liburutegietako profesional eta erabiltzaileek euskarazko bibliografia katalogoak prestatzeko tresna egokiaren beharra aspalditik aurrikusten zuten. Eskaera historiko honi erantzuna ematea helburutzat hartuta, Kultura Sailak bilera bat egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi arloko erakunde, elkarte eta liburutegi esanguratsuenetako eta IVAPeko arduradunekin. Lan saio horien emaitza euskarazko dokumentuen katalogazioa egiteko araudi ofiziala jasotzen duen Katalogazio arauak argitalpena da.

Liburu hau, katalogazio analitikoa, sarreren aukeraketa eta forma, erreferentziak eta izenburu hautatua gaiak aztertzen dituzten 17 Kapituluk eta 9 eranskinek osatzen dute. Hala ere, argitalpenaren zati handiena dokumentu mota bakoitzarekin jarraitu behar diren katalogazio arauen azalpen zehatzari dagokio: argitalpen monografikoak, eskuizkribuak, material kartografikoa, material grafikoa, proiektatzeko material grafikoa, musika inprimatua, mikroformak, filmak eta bideo-grabazioak, ordenagailuk fitxategiak, argitalpen seriatuak eta soinu-grabazioak (azken hauen arautzeari kapitulu oso bat dagokio).