Agiri-ereduen bankua
Helburua
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak agiri-ereduen banku hau sortu du. Bertan, enpresetan eta negozio pribatuetan ohikoak diren ereduak eskura jartzen ditu euskaraz eta ele bietan, nahi duen orok modu errazean baliatzeko moduan.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak agiri-ereduen banku hau sortu du. Bertan, enpresetan eta negozio pribatuetan ohikoak diren ereduak eskura jartzen ditu euskaraz eta ele bietan, nahi duen orok modu errazean baliatzeko moduan.
Helburua argia da: enpresei eta negozioei euskaraz tresna eta baliabide eraginkorrak eskaintzea euskaraz lanean aritzeko ahalegina errazteko asmoz.
Edukia
Esparru sozioekonomiko pribatuko kanpo-harremanetan zein barne-harremanetan arruntak diren hainbat agiri-eredu daude prest. Ardatz horiez gain erakundearen irudiarekin edota hizkuntza-paisaiarekin lotutakoak ere badira erabilgarri.
Agiri-ereduen aurkibidea (pdf, 71 Kb).
Metodologia
Agiri-ereduen txantiloiak ditugu aplikazioaren ardatz, bai euskaraz baita ele bietan ere; eta ordenagailura deskargatzeko, edota inprimatzeko aukera dago. Norberak molda ditzake beharren arabera. Aldi berean, txantiloi horien erakusgarri diren adibideak ematen dira eginik, euskarri-baldintza berdinetan.
Horrez gain, agiri-eredu bakoitzari egokitutako azalpen zehatzak eta praktikoak bildu dira euskaraz eta gaztelaniaz, agiri-ereduok bete ahal izateko lagungarri: definizioa, egituraren eskema eta atalak, atalen edukiaren azalpenak eta adibideak, hizkuntza-aholkuak, estilo-aholkuak, fraseologia, laburtzapenak…
Azken eguneratzea:
2012/02/22