Datu Babesaren Europako Eguna


 

Data: 2009ko urtarrilaren 28an


Antolatzailea: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
                     

Deskribapena

Urtarrilaren 28an Datu Babesaren Europako Eguna da. Egun hori Europako Kontseiluak sustatzen du Europako Batzordearen eta Europako datu babesaren agintaritza guztien laguntzarekin.
Datuak Babesteko Europako Egunaren helburua da herritarrei azaltzea zein eskubide eta erantzukizun dituzten datu babesaren eta pribatutasunaren arloan.

Kartela - Datu-babesaren Europako Eguna Datuak babesteko Euskal Bulegoak bat egiten du Datuak Babesteko Europako Egunarekin. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan egindako Kontua: zeuk erabaki datua hezkuntza kanpaina aurkeztu du. Kanpainaren helburua da irakasleek eta ikasleek gero eta gehiago jakitea informazio pertsonala babesteari buruz, hau da, norberari buruzkoa nahiz inorena babesteari buruz, batez ere informazio hori hainbat eratako baliabideetan erabiltzen dugunean, eta bereziki eremu digitalean erabiltzen dugunean.

Kanpaina osatzen duten materialak honakoak dira: liburuxka bat informazioarekin eta hainbat jarduerarekin, 6 bideo, hainbat horma-irudi eta web-gune bat, eta urtarrilaren 28an jarriko da martxan. Hori egiteko, honako proiektu norvegiarraren zenbait elementu erabili, egokitu eta itzuli dira: You Decide


Horretaz gain, egun horretan kanpainaren gaineko aurkezpen informatzaile bi ere egingo dira: bat hezkuntza komunitateko arduradunei zuzendua eta bestea komunikabideei zuzendua.



Kanpainari buruzko informazio gehiago eskuratzeko...

webgunera joan


Norentzat:

Nerabeen prestakuntzan ari diren Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza komunitateko kideak.


Lekua:

Hezkuntza Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
Kale Nagusia, 85
48011 Bilbao


 

Azken eguneratzea: 2009/01/27