KONTUA: ZEUK ERABAKI DATUA
Euskal herritarrek datu babesari buruz duten pertzepzio sozialaren gaineko azterlana abiaburutzat hartuta, DBEBk, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin elkarlanean, hezkuntza sistemaren barruan pribatutasunaren gaiaren irakaskuntzari laguntzeari ekin nahi dio, datozen urteetarako helburuen artean eginkizun hori duelako.
Helburu horren esparruan kokatu behar da gazteei eta hezkuntza komunitateari zuzendutako kanpaina hau.
1. Norvegian garatu duten kanpaina baten egokitzapena
2007an Norvegiako hezkuntzako eta datu babeserako agintaritzek datu pertsonalen babesari buruzko hezkuntza kanpaina bat jarri zuten abian gazteei zuzenduta.
Kanpainak oso harrera ona izan zuen Norvegiako ikastetxeetan; izan ere, parte hartzea handia izan zen eta aldeko kritikak izan zituen bai barruan bai kanpoan (nazioarteko sari bat ere jaso zuen).
Kanpainaren edukia aztertu eta gero, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoak iritzi genion egokia izan zitekeela kanpainaren eskubideak eskatzea, kanpaina gurera egokitzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan erabili ahal izateko.
2. Kanpainaren helburuak
1. Sare publikoko eta itunpeko sareko 15 eta 16 urte bitarteko gazteak (DBH 4, Batxilergoko 1. maila eta Erdi Mailako Lanbide Heziketaren 1. maila) animatzea datu babesaren inguruan dakitena azter dezaten.
2. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeek programa hau gauzatzeko adina denbora erabiltzen dutela bermatzea.
3. Jakin mina sortzea datu babesaren gaiaren inguruan: zergatik den hain garrantzitsua datu babesaz kezkatzea eta datu babesaren mugak errespetatzea. Kontua da irakasleek eta ikasleek gero eta gehiago jakitea informazio pertsonala babesteari buruz, hau da, norberari buruzkoa nahiz inorena babesteari buruz, batez ere informazio hori hainbat eratako baliabideetan erabiltzen dugunean, eta bereziki eremu digitalean erabiltzen dugunean.
4. Gai horien gaineko eztabaidari eta hausnarketa kritikoari ekitea, kontuan hartuta egun ematen ari diren aurrerapen teknologiko eta sozialek orain arteko zaintza eta kontrol sistemak aldarazten ari direla.
5. Ikasleak kontzientziatzea euren ekintzek izan ditzaketen ondorioez.
3. Kanpainaren helburuak
3.1 Liburuxka
EHezkuntza kanpainaren osagai nagusia eskuliburu bat da. Eskuliburuak hiru atal nagusi ditu ideia hauekin:
• pertsona guztiok dugula anonimatuan egoteko eskubidea,
• gazteak, haiei buruzko edo inori buruzko informazio pertsonala argitaratzen dutenean Interneten, horren erantzuleak direla ikuspuntu editorialetik.
• gazteak gero eta zaintza handiagoaren pean dagoen gizarte baten partaide direla.
Eskuliburuaren atalak diseinatzean kontuan hartu zen denak batera erabiltzeko modukoak izatea edo, aldi berean, irakaskuntza prozesuan zehar bereizita erabiltzeko modukoak ere izatea, bai eta gurasoek erabiltzeko modukoak izatea ere, gurasoek halakorik jasoz gero behintzat. Hona hemen atal bakoitzaren azpiatalak:
• sarrera;n
• gaiari buruzko informazio objektiboa
• benetako adibideak
• eztabaidarako gaiak (Zuk zer uste duzu?, Ariketak)
3.2 Pelikulak
Kanpainak iraupen laburreko (minutu bi gutxi gorabehera) hiru bideo ditu, hausnarketa suspertzeko oso egokiak. Pelikula bakoitza liburuxkako atal baten sarrera moduan erabiltzeko sortu zen. .
Era berean, Norvegiako kanpainaren barruan egin zen bideo lehiaketan zenbait ikasle gaztek ekoiztutako bideo batzuk ere erabili ditugu, eta egin beharreko egokitzapenak ere egin ditugu.
3.3 Horma-irudiak
Liburuxkaz gain, hiru horma-irudi ere badaude, ikasgelako hormetan jartzeko modukoak. Horma-irudien xedea da mezuarekiko kontzientziazioa indartzea, hormetan jarrita lagungarri izan daitezkeelako gaia beti gogoan izateko.
3.4 Web gunea
Kanpainaren lagungarri gisa www.kontuzdatos.info web gunea jarriko da abian, gaiari buruzko informazio gehiago nahi duten guztientzat. Web gune horretan behera kargatu ahal izango dira bai liburuxka bai pelikulak, bai eta bestelako informazio osagarria ere. Gune hau gerora egiten diren kanpainei buruzko materiala edo gazteentzat interesgarritzat jotzen direnen bestelako materialak zintzilikatzeko ere erabili ahal izango da.
4 Kanpainaren garapena
Kanpaina urtarrilaren 28an abiatuko da, egun horretan ospatzen baita Datu Babesaren Europako Eguna, eta honako jarduerak gauzatuko dira:
-
Kanpaina hezkuntza administrazioko arduradunei aurkezteko jardunaldia:
• Berritzeguneetako zuzendariak
• Berritzeguneetako informatika koordinatzaileak
• Ikuskatzaileak
-
Kanpaina aurkezteko prentsaurrekoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak hartuko dute parte. Prentsaurrekoan gazteek Interneten jartzen duten informazio pertsonalarekin zerikusia duten esperientzien gaineko azterlanekin lotutako informazioa emango dute.
-
Kontuzdatos.info web gunea abian jartzea, material guztiak behera kargatu ahal izateko funtzionalitatearekin
Guzti horren ondotik, honako jarduerak egingo dira hurrenkera honetan:
-
Lehen esandako materiala bidaliko zaie kanpainan parte hartuko duten ikastetxeei.
-
Berritzeguneetako IKTen aholkularitzen bilera IKTen dinamizatzaileekin eta ikastetxeetako PREMIA arduradunekin
-
Kanpainaren garapena ikastetxeetan ikasgelan lan eginez, kanpainan sartutako taldeen tutoretzen parte hartzearekin.
-
Emaitzen ebaluazioa.
Jarduera guzti horiek 2008-2009 ikasturtean egingo dira.
|