Bizkaiko Foru Aldundia - Desgaitasun datuen kontsulta

Gako-hitzak

Ogasuna: (IRPF) Persona Fisikoen Errentaren gaineko zerga Ogasuna: zerga-betebeharrak Ogasuna: (IAE) Ekonomia-jardueren gaineko zerga, epigrafe-kontsulta

Xehetasunak

GOFEko erabiltzaile baten desgaitasun-datuak kontsultatzeko aukera eskaintzen du.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Finalidad: Zerbitzuaren kontsulta zer xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Kontsulta egingo zaion pertsona titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:

 

/DatosGenericos/Titular/ nodoko TipoDocumentacion + Documentacion

                                         edo

/DatosGenericos/Titular/ nodoko Nombre + Apellido1 + (Apellido2) + /DatosEspecificos/Consulta/DatosAdicionalesTitular nodoko FechaNacimiento

 

Horrez gain, /DatosEspecificos/Consulta nodoko  CodigoComunidadAutonoma eta  CodigoProvincia  ere zehaztu beharko dira.

 

  • Consulta:
    • CodigoComunidadAutonoma: Desgaitasun-datuak zer autonomia-erkidegoren inguruan kontsultatuko diren adierazten du. Autonomia-erkidegoen EIN kodeak erabiliko dira. Nahitaezkoa. Kasu honetan, balioa hau izango da: 16 (EAEren kodea).
    • CodigoProvincia: Desgaitasun-datuak zer probintziaren inguruan kontsultatuko diren adierazten du. Probintzia bakoitzeko EIN kodeak erabiliko dira. Nahitaezkoa. Kasu honetan, balioa hau izango da
    • Expediente: Desgaitasun-ziurtagiriaren espediente-zenbakia.
    • FechaConsulta: Kontsulta zer dataren inguruan egingo den. EE/HH/UUUU
    • DatosAdicionalesTitular
      • FechaNacimiento: Kontsultatu beharreko titularraren jaiotze-data. Nahitaezkoa titularraren dokumentu-zenbakia eta mota adierazi ezean. EE/HH/UUUU

 

  • ConsentimientoTiposDiscapacidad: Titularrak Desgaitasun Motaren datuak erantzunean jasotzeko baimena eman duen adierazten du. Balio posibleak: S edo N.

 

*Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia.

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • EstadoResultado:.
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren kodea. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.  

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.
  • Ikus balio posibleak taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira Desgaitasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi.

Eskaeran nahitaezko datu bat edo batzuk adierazi ez direnean agertuko da.

0

Badago desgaitasun-ziurtagiria

Titularra badago kontsulta egindako probintzian eta, gainera, desgaitasun-espediente bat du.

1

Adierazitako titularraren datuekin ez dago inor erregistratuta

Titularra ez dago kontsulta egindako probintzian.

2

Ez dago desgaitasun-ziurtagiririk

Titularra badago kontsulta egindako probintzian, baina ez du desgaitasun-espedienterik.

5

Emandako datuekin titular bat baino gehiago dago.

 

Igorritako sarrera-datuekin bat datozenak bat baino gehiago dira.

6

Ez da zehaztu baliozko IFZ/AIZ dokumenturik. 99999999X formatua.

 

Igorritako dokumentu-zenbakiaren formatua ez da zuzena.

  1. taula Desgaitasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia.